otsaila 2013 archive

Otsailak 25

Zalantzarik gabe, aste honetako abestia. On egin!

2. eta 3. mailan txirula jotzen hasi gara!

2. eta 3. mailako gelako ikasleak txirula jotzen ikasten hasi dira. Honetarako, Mikel Elizagaren metodoa erabiliko dugu, oraindik aurrera. Musika-tresna nolakoa den ezagutu ondoren, bere soinua aztertu dugu. Lehenengo eguna bukatzeko, pieza bat jo dugu. Bideo honekin, etxean jotzeko aukera izanen duzue. Ekin lanari!  

Otsailak 18

Atseden astea eta gero, asteko abestiarekin bueltan gaude. Kolore guztiak benetan ederrak baitira…besarkatu eta mundua kolorez jantzi! Aste on!

Otsailak 4

IPUINA: Intxaur-kraskagailua (Tchaikowsky)

Eguberrietako oporrak baino lehen, 6. mailako ikasleek lan ikaragarria egin zuten ipuin hau prestatzen. Tchaikovsky-k konposatutako obra laburtu zuten eta “Intxaur-kraskagailua” izeneko ipuinarekin lotu zten. Lana borobiltzeko, marrazkiak egin zituzten, istorioari gehitzeko. Zuek bai artistak! Zorionak!