Txirula hastapena la

Bigarren nota ikasi dugu: La.

Martxuak 4

Skalariak taldearen “Emakume askea…lur askea”, aste honetarako abesti ezin egokiagoa. On egin!

http://www.youtube.com/watch?v=CSPVtnu4i9E

Otsailak 25

Zalantzarik gabe, aste honetako abestia. On egin!

2. eta 3. mailan txirula jotzen hasi gara!

2. eta 3. mailako gelako ikasleak txirula jotzen ikasten hasi dira. Honetarako, Mikel Elizagaren metodoa erabiliko dugu, oraindik aurrera. Musika-tresna nolakoa den ezagutu ondoren, bere soinua aztertu dugu. Lehenengo eguna bukatzeko, pieza bat jo dugu. Bideo honekin, etxean jotzeko aukera izanen duzue. Ekin lanari!

 

Otsailak 18

Atseden astea eta gero, asteko abestiarekin bueltan gaude. Kolore guztiak benetan ederrak baitira…besarkatu eta mundua kolorez jantzi! Aste on!

http://www.youtube.com/watch?v=9bxOx-Y0a2s

Otsailak 4

IPUINA: Intxaur-kraskagailua (Tchaikowsky)

Eguberrietako oporrak baino lehen, 6. mailako ikasleek lan ikaragarria egin zuten ipuin hau prestatzen. Tchaikovsky-k konposatutako obra laburtu zuten eta “Intxaur-kraskagailua” izeneko ipuinarekin lotu zten. Lana borobiltzeko, marrazkiak egin zituzten, istorioari gehitzeko. Zuek bai artistak! Zorionak!

Rapa euskaraz

1go DBHn rap izeneko musika mota ezagutzen ari gara. Hasieran kontrakoa uste bagenuen ere, zenbait abesti entzun eta ezagutzen ditugu. Baina…euskaraz ere egiten da rap? Bai, noski! Euskal Herrian talde askok jorratzen dute musika mota hau. Hauetako talde batzuei burzko informazioa izateko eta beraien abesti batzuk entzuteko, bisitatu ezazue weborri hau: http://rapherria.info7.com/
On egin!

Hemen da Orhi irratia!

www.goear.com/playlist/secmdd804d6/orhi-irratia.xml

 

 

http://www.goear.com/playlist/dd804d6/orhi-irratia/

 

 

Badator Orhi irratia…laister zuen belarrien barruraino sartuko gara!