Gaur Otsagabiko eskolak Olentzero eguna ospatu du. Eskola osoa pistan elkartu da; Olentzero eta Mari Domingi ekarri dute eta gero zaharren egoitzara joan gara. Zaharren egoitzan Olentzero kanta abestu dugu.
Ondoren, herritik joan gara fanfarrearekin udaletxetik pasa eta Martinezkerren gelditu gara, han Berrusa abestu dugu.
Gero harrizko zubitik pasa gara eta Artzai taberna parean gelditu eta bertan Espartzako kanta abestu dugu. Bukatutakoan plazara joan gara eta Hator-hator abestu eta denok elkarrekin argazki bat atera dugu Olentzero eta Mari Domingiren ondoan.
Argazkia atera ondoren, neskek “anda” hartu eta eskolaraino eraman dute.
Kaleetan zehar kantatu bitartean ikasle batzuk elkarrizketak egin dizkiete guraso, irakasle zein beste ikasleei.
ELKARRIZKETA (ikasle bati)
Hiru ikasleei elkarrizketak egin dizkiegu: Mikel Portillo, Markel De Miguel eta Oihan Biscarret eta Daniel Azcoiti.
Galderak hauek izan dira:
Zertan parte hartu duzu?
Markel: abesten.
Oihan: ibiltzen eta abesten.
Mikel: abesten.
Daniel: ez dut ezertan parte hartu.
2) Opari asko espero dituzu?
Markel: oraindik ez dakit.
Oihan: etxeko zapatilak eta txokolatezko fabrika.
ibiltzen eta abesten.
Mikel: auto telegidatua.
Daniel: ezer ere ez.
3) Zer moduz pasatzen ari zara?
Denek aho batez erantzuten dute oso ongi.
4) Gogoak dituzu olentzero etortzeko?
Markel: bai, asko, nire laguna da.
Oihan:bai, asko.
Mikel: bai, asko, asko, asko, asko.
Daniel: bai.
ELKARRIZKETA (irakasle bati)
Jai honetan hainbat entrebista egin ditugu irakasle batzuei. Adibidez: Gorka Arretze.
-Zer iruditzen zaizu hau? Jaia oso ona iruditu zait guk oroitzapen onak izateko
-Uste duzu haurrei ilusioa egiten zaiela? Batez ere haurrei, bai
-Nola ospatzen da hau zure herrian? Goizean haurrak ateratzen dira dirua eskatzera eta arratsaldean, helduak pote bat hartzera joaten dira
-Jantziak desberdinak al dira? Neskarenak berdinak dira baina mutilak, espaldero ez dute
-Gustatzen zaizu Olentzero eguna? Bai, ez opariengatik baizik eta giroagatik
ELKARRIZKETA
Hemen Jaurrietako Andoniri eta Otsagabiako Cristinari egin dizkiogun elkarrizketak dituzue:
1- Ondo pasatzen ari zara?
Andoni: Bai, oso ondo.
Cristina: Bai.
2- Zergatik erabaki duzu etortzea?
A: Nire seme-alabak eskolan ditudalako eta horrelako jaialdietan parte hartzea oso garrantzitsua iruditzen zaidalako.
C: Olentzerori ongi-etorri bero bat emateko.
3- Ondo iruditzen zaizu horrelako jaialdiak prestatzea?
A: Bai, eskola txikia zaretenez ,oso erraza iruditzen zait horrelako gauzak prestatzea eta polita da ikasle guztiak elkarrekin ikustea.
C: Bai. Oso polita da lanaren emaitza ikustea.
4- Zerbait gehiago geitu nahiko zenuke?
C: Bai, zorionak horrelako jaialdiak prestatzen dutenei. Hurrengo urtera arte!