Hemen dago!
ZARAITZUKO IOTE KANTA
Emakunde eguna dela, txula bat emateko!
GAUR IOTE, GAUR IOTE
ZINKUENTAÑAN ARROLTZE,
ABALDU ETA EZ ASE
BIARAMONEAN KAIN GOSE (bis)
BABALILI…!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI…!!!!!!!
EMAKUNDE EGUNA DELA, TXULA, TXULA !!!!
BABALILI…!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI…!!!!!!!
BABALILI!!! TIA, TIA, TXULA, TXULA! (bis)
TXANTXO ETA ZARRATRAKO
PUSKA BILTZAN BAGATOZ
TORIKOAK, MUMUZARKO
MOZORRATRIK GUZIOK (bis)
BABALILI…!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI…!!!!!!!
EMAKUNDE EGUNA DELA, TXULA, TXULA !!!!
BABALILI…!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI…!!!!!!!
BABALILI!!! TIA, TIA, TXULA, TXULA! (bis)
Kaxa: Joxe Sola
Gitarra: Edurne Esarte
Biolina: Zelaida Biurrun
Akordeoia: Zesar Armendariz
Txistua: Xabier Diaz Esarte
Gaita: Luis Sancet
Ahotsak: Irene Armendariz, Jone Alastuey eta Otsagabiko eskolako ikasleak
Kantaren oinarria Espartzako estrofa hau da:
IOTE, IOTE
ZINKUENTAÑAN ARROLTZE,
ABALDU ETA EZ ASE
BIARAMONEAN KAIN GOSE.
Espartzako kanta horrela dago jasoa. Bi zati, bata erdaraz eta beste bat euskaraz. Lehengo zatiak badu zer ikusi San Nicolas egunean egiten zen ESKEArekin etxez etxe (abenduak 6) eta bigarrena, San Gregorio egunean egiten zen, martxoak 12. Gaztelaniaz dagoena nahiko kanta ezaguna da Nafarroako eta Euskalerriko beste zenbait herritan.
San Gregorio coronado,
un obispo muy honrado
San Nicolás en la puerta
esperando la respuesta
Si le dan o no le dan
las gallinas pagarán.
Iote, iote
Zinkuentañan arroltze,
abaldu eta ez ase
Biaramonean kain gose
Babalili…! Bababilili!
(ITZULPENA: Carnaval, Carnaval, hemos cenado 50 huevos y no nos hemos saciado. Al día siguiente estaremos otra vez de hambre. Babalili!!!)
Kopla hauek Espartzako Gabriel Arozarena Biscarreti jasoak dira, 1983ko irailaren 7an, Balisa etxean, 67 urte zituela.
Abestiaren testua osatzeko, Zaraitzuko bertze herrietako inauterietako erreferentziak erabili dira: TXANTXO (Oronzeko pertsonaia), MUMUZARKO eta ZARRATRAKO (Ezkarozeko pertsonaiak), TORIKOAK (Otsagi, Izalzu, Esparzako pertsonaiak), “EMAKUNDE EGUNA DELA, TXULA BAT EMATEKO” (Ezkarozeko puskabiltzean erabilitako esaldia) eta “TIA, TIA, TXULA, TXULA” (Otsagabiko puskabiltzean erabilitako esaldia).
Abestiaren letra Xabier Diaz Esartek egin du. Musika Zesar Armendarizek egina da.