Suklaro Xeia

SUKLARO XEIA

Guraso agurgarriak, Heldu den asteartean, abenduak 22, neguko xeia ospatuko dugu, urtero bezala. Aurten “Suklaro xeia” deitu diogu, festari ikuspegi ezberdin bat emanez. Datozen egunetan informazio gehiago jasoko duzue eskolaren aldetik zein zuen seme-alaben ahotik, kontzeptu berriak hobe ezagutzeko. Ikasleek, dena den, urtero bezala baserritarrez jantzita etorri behar dute, Pandemiak sortutako egoeragatik, ezohiko jai egun bat izanen da. Eskolan indarrean ditugun 3 burbuilek beraien artean elkartu gabe ospatuko dute eguna. Denek prestatuko dituzte beraien Olentzeroren panpinak, txokolatada eta txistorrada izanen dute eta herrian barna kantari eta dantzari ibiliko dira. Erran bezala, dena burbuilak nahastu gabe eginen da.  Horrekin lotuta, gure gustukoa ez den bertze erabaki bat ere hartu behar dugu eta ezin zaituztegu eguna gurekin ospatzera gonbidatu, jende pilaketak sahiesteko. Talde bakoitzak bere panpina egin eta erreko du. Horretarako, ikasleek etxeko arropa zahar ezberdinak ekartzea oso lagungarria izanen da. Ikasleek goizean txokolatada eta eguerdian txistorrada izanen dute. Horren ondorioz, jantoki zerbitzurik ez da egonen eta autobusak lehenago aterako dira eskolatik: 14:15ean, hain zuzen ere. Zinez espero dugu heldu den urteko festa zuekin batera berriro ospatu ahal izatea. Beti bezala, esker mila zuen laguntzagatik. Jaso ezazue agur bero bat eta goza itzazue oporrak! Zuzendaritza TaldeaEstimadas familias, El martes que viene, 22 de diciembre, celebraremos la fiesta de invierno, como todos los cursos. Este año le hemos llamado “Suklaro xeia”, dándole un enfoque un poco diferente a la fiesta. Los próximos días recibiréis más información en torno a ello por parte de la escuela y de la boca de vuestras hijas e hijos. En todo caso, el alumnado tendrá que venir vestido de casero, como de costumbre. Debido a la situación que provoca la pandemia, será una celebración fuera de lo común. Las 3 burbujas que hay en la escuela celebrarán el día sin mezclarse entre ellas. Todas ellas prepararán sus muñecos de Olentzero, tendrán chocolatada y txistorrada y saldrán a bailar y cantar por el pueblo. Como ya hemos dicho, todo ello se hará sin que las burbujas tengan contacto entre ellas. Unido a esto, hemos tomado otra decisión que tampoco nos  ha gustado y no os podemos invitar a celebrar el día con nosotras y nosotros, con el fin de evitar aglomeraciones de gente. Cada grupo hará su muñeco y lo quemará. Para ello, será de gran ayuda que el alumnado traiga ropa vieja de casa. El alumnado tendrá chocolatada a la mañana y txistorrada al mediodía. A consecuencia de ello. no habrá servicio de comedor y los autobuses saldrán de la escuela antes: a las 14:15 concretamente. Esperamos de corazón poder volver a celebrar la fiesta junto con las familias el curso que viene. Como siempre, muchas gracias por vuestra colaboración. Recibid un cálido saludo y ¡disfrutad de las vacaciones! El Equipo Directivo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.