Kartoizko eta paperezko munstroa
Otsagabiko Ikastetxe Publikoan paper-kartoizko beste munstro bat jaio da, material hori ugari izaten baita ikastetxeetan eta gure etxeetan: paperezko orriak, egunkariak, aldizkariak, publizitatea, oinetako-kutxak, zereal-kutxak, kartoizko arrautzontziak…
Paperari esker ikasten dugu; istorioak eta ezagutzak partekatzen
ditugu… eta jakin behar dugu papera eta kartoiak edukiontzi urdinera eraman behar ditugula, eta jakin ere, birziklatzen baditugu, ur-gastu handi bat eragotziko dugula (1,8 m kubiko, tonako), baita energia-gastu handi bat ere (2.750 kw, tonako). Paper eta kartoia birziklatzeari esker, munduan zuhaitz gehiago dago.
Iruzkin berriak