Zaintza lanak Covid garaian, begirada berdinzale batetik

Urtero lez, aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako lanketak egin nahi izan ditugu Zaraitzuko eskolan. Aurtengoan zaintza lanek duten garrantzian jarri dugu arreta, izan ere, pandemiak are ageriago utzi ditu alde batetik zeinen beharrezkoak diren zaintza lanak, eta bestetik noren eskuetan geratzen diren lan mota horiek.

Gaiari ekiteko eskolako testuinguruan zaintza lanak egiten dituzten pertsonak elkarrizketatu dituzte HH eta LHko ikasleek: Kristina eta Albina jantokiko langileak, Mari Carmen eta Oier autobuseko zaintzaileak, eta Isabel garbitzailea. Elkarrizketa horietan haien lanari buruzko informazioa bildu dute: zertan datzan lanak, zer duten gustuko, zer den erraza eta zaila, nola lagundu diezaiekegun beraien lana errazagoa izaten…

Behin informazio hori bilduta DBHko ikasleek muralak egin dituzte Kristina, Albina, Mari Carmen, Oier eta Isabeli buruzkoak. Hemen dituzue argazkiak:

Isabel garbitzailea
Isabel garbitzailea
Isabel garbitzailea
Kristina sukaldaria eta Albina jantokiko begiralea
Kristina sukaldaria eta Albina jantokiko begiralea
Kristina sukaldaria eta Albina jantokiko begiralea
Mari Carmen eta Oier autobuseko zaintzaileak
Mari Carmen eta Oier autobuseko zaintzaileak
Mari Carmen eta Oier autobuseko zaintzaileak

Azkenik, DBHko ikasleek antzerkitxoak egin dituzte: eskolako zaintza lanak egiten dituzten langileak erdigunean jarriz, egunerokotasunean gerta dakizkieken arazoak antzeztu, eta konponbideak ematea izan da helburua. Horrek bide eman du hausnarketa lan bat egitera, konturatzeko ea ikasle eta irakasleok beti jarrera egokiak ditugun haiekiko eta haien lanarekiko. Hemen dituzue antzerkiak ikusgai:

Kristina, Albina, Mari Carmen, Oier, Isabel, Amaia: eskerrik asko gu hain ondo zaintzeagatik!

Kategoria: Sin categoría. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.