«Uskaraz Xardoki» II. literatur lehiaketa

Ibarreko Euskara Teknikariarekin batera Zaraitzu eskolako Euskara Batzordeak II. literatur lehiaketa antolatu du. Maiatzaren 5ean idazlanak aurkezteko epea zabalduko da eta hilaren 30 arte luzatuko da. Sari-banaketa ekainean izanen da eta data Mendixuten hurrengo alean zehaztuko da.

Hauek dira literatur lehiaketaren oinarriak:

1. Lehiaketa honetara euskaraz idatziriko edozein narrazio edo olerki-lan aurkez daiteke honako adin mailen barrenean:

A maila: 7 eta 11 urte bitartekoak; B maila: 12 eta 16 urte bitartekoak; C maila: 17tik Aurrera.

2. Aurkeztu ahal diren lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izenen dira eta ez da bertze lanen baten itzulpen edota moldaketarik onartuko.

3. Lanek gutxieneko luzera hauek izan beharko dituzte:

Narrazioa: A maila: 100 hitz; B maila: 200 hitz; C maila: 300 hitz.

Olerkia: A maila: 8 lerro; B maila: 16 lerro; C maila 24 lerro.

4. Aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 30ean bukatuko da eta lanak helbide honetara ekarri beharko dira:

Otsagabiko ikastetxea, Urrutia, z/g, 31680 Otsagabia.

5. Lanarekin batera gutun azal itxi bat ekarriko da:

Azalean: lanaren izenburua eta egilearen jaioteguna edota adina.

Barrenean: egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa.

ANIMA ZAITEZTE!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.