martxoa 2013 archive

Julian Gaiarre

Martxoaren 22an Erronkarira joan ginen Julian Gaiarreren etxe-museoa ikustera. Etxe handia da eta bertan tresna, dokumentu eta arropa interesgarri ugari ikusi genituen. Horietaz gain tenore famatuaren laringea ikusi genuen. Bukatzeko, Erronkariko hilerrira joan ginen eta bere mausoleoa ikusi genuen. Oso irudi ikusgarria da eta bertzeen artean nabarmentzen da

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain, Julian Gaiarreren bizitzaren laburpen bat eginen dugu.

 

Erronkarin jaio zen 1844ko urtarrilaren 9an. Ikasketak bukatu ondoren, artzain lanetan aritu zen eta 15 urte zituela Iruñera joan zen lanera. Bertan, merzeria batean, arotza gisa eta ola batean egin zuen lan. 21 urte zituenean lankide batek Iruñeko Orfeoian kantatzera animatu zuen. Horrela hasi zen Gaiarreren harremana musikarekin. Hilarion Eslava musikari nafarra Iruñera etorri zenetako batean kantatzen entzun zuen eta gustatu zitzaionez Madrilera joatea gomendatu zion. 25 urterekin Iruñeraitzuli zen eta jendaurreko bere lehenengo kontzertua eman zuen Orfeoiarekin. Orduan, Italiara joan zen eta Milanen buru-belarri lan egin zuen eszenatokian ateratzekoune iritsi arte. Vanessen egin zuen estreinaldia bere ama hilzen zen egunean bertan. Italian arrakasta handialortu zuen. Hortik aurrera, munduan zehar aritu zen kantatzen: Sevillan, San Petesburgon, Moskun, Londonen, Madrilen, Bartzelonan edo Parisen. Bere emanaldirik garrantzitsuena Milango La Scalan egin zuen, La Favorita opera interpretatzen.42 urterekin eritu zen eta orduz geroztik faringitis eta hotzeri asko sufritu izan behar zituen.45 urte zituelarik, Madrilen El Pescador de Perlas abesten ari zenean ahotsa kraskatu zitzaion eta mutu geratu zen, hortik aurrera ez zuen inoiz gehiago abestu. Urte bat pasatu ondoren hil zen, 1890eko urtarrilaren 2an, Madrilen, 46 urte zituela.

Martxuak 25

Udaberriari ongi etorria eman genion pasa den astean. Neguari agurra emanen diogu abesti honekin.

Ongi pasatu oporretan!

Martxuak 11

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa… badator!!!

Txirula hastapena la

Bigarren nota ikasi dugu: La.

Martxuak 4

Skalariak taldearen “Emakume askea…lur askea”, aste honetarako abesti ezin egokiagoa. On egin!

http://www.youtube.com/watch?v=CSPVtnu4i9E