Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala ikasgaiaren baitan ondorengo berrikuntza proiektu hau landu dute DBH 4-ko ikasleek: “Baselizen ibilbidea txirrindulaz”.
Azken urte hauetan Otsagabiko Eskolak hartu duen ildo pedagogikoari jarraituaz, hau da lurraldekotasuna eta ondare kulturala, aurtengo ikasurtean Zaraitzu bailara eta inguruko hainbat baseliza lotu ditugu mendiko txirrindulaz.
Baselizen kokapen eta informazioaz gain, ibilbideak trakeatu dira, irudi eta bideoz lagundurik sites-a osatzeko. Lan asko dago atzetik eta guztiz amaitu ez dugun arren informazio guzti hau eskuragarri egonen dena eskolako web orrialdean.
ERNE!