Arpeara irteera

2024ko urriaren 23an, Zaraitzuko eta Garraldako ikasle batzuk Arpeara joan ziren hiru ikasgaien eskutik, egun osoko irteera bat egitera.

Asteazken horretan, Zaraitzuko DBHko 3. eta 4. mailako ikasle guztiak eta Garraldako eskolako DBHko zientzietako ikasle batzuk Azpegi (Aezkoa) eta Arpearaino (Garazi, Baxenafarroa) hurbildu ziren zenbait jarduera egitera. 

Biologiako klasean harriak ikasten ari ziren, eta txosten batzuk egin zituzten bertako harri motekin. Hasierako ibilbidean hiru harri mota aztertzen egon ziren: hareharria (iragazkaitza, beraz, zapatilak busti zituzten ura gainazaletik doalako, ibaiak bezala); ondoren, kareharria (iragazkorra da eta filtratzen denez, bidea lehor zegoen); eta azkenik, kareharrian silexa (aitza) topatu zuten (aintzinako gizakiek tresnak egiteko erabiltzen zutena, hortik aizturra eta aizkora bezalako hitzak). 

Horretaz gain, Pirinioetako mendilerroaren norabidea aztertu zuten iparrorratzen laguntzaz. Norabidea IM-HE (ipar-mendebalde eta hego-ekialde) da eta tolesdurak ekialdera 30º okertzen dira.

Silex harria

Norabidea neurtzeko aitza

Azkenik Arpea kobazuloa eta Erroizate mendiko magalak ikusi zituzten, guztiz bertikalak direnak. Arpean itsasoan metatu eta tolestu ziren geruzak ikus daitezke, flysha, Zumaiako kostakoa bezalakoa. Batzuek diotenez, 10.000 urte daramate artzainak bertan, bekain harritu baten itxura duen toki honetan.

Arpeako kobazuloa bi ikuspegitik.

DBH3ko Ikasleak Sobar ibaiaren leze eta sarbegi desberdinak ikertu zituzten eta ibaiak zenbat metro higatu dituen neurtu zuten; baita ibaiak egiten dituen bihurguneen (meandro deritzo teknikoki) zabalera eta luzera ere.

Sobar ibaiaren bihurguneak

Ibaiaren ziloa-sumideroa

Lanbideko ikasleek, aldiz, urari buruzko lan bat burutu zuten. Zaraitzuko iturrien ur kalitatea neurtzen ari dira, eta oraingoan Azpegikoa eta Olako iturrien datuak (fisikoak eta kimikoak) jaso zituzten konparatzeko. Gerora ikerketa poster bat eginen dute Elhuyar Zientzia Azokan aurkezteko.

Azkenik, Otsagabiko eskolako Komunikazio Tailerra informazioa jasotzeaz arduratu zen, ondoren, klasean, berria prestatzeko.

Eguraldiagatik irteera atzeratu bazen ere, azkenean aurrera atera zen eta eguraldiak lagunduta egun polita pasa zuten.

Otsagabiko eskolako Komunikazio Tailerra

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.