Pasa den azaroaren 25ean, astelehena, hainbat ekintza egin genituen Otsagabiko eskolan Indarkeria Matxistaren aurkako egunaren harira.
HH3 eta 4 urteko gelan onespena lantzeko, jokabide egokien eta desegokien argazkiak atera zituzten. Gustuko ez dugun jokabideen aurrean “ez dut nahi” esanez eta gustuko ditugun jokabideetan ospastuz.
HH5 eta LH1mailakoek “Derrigorrezko muxurik ez” liburuaren antzezpen bat prestatu zuten. Antzerki honen bidez, ikusi dugu muxuak ematea sentimenduak adierazteko modua izan daitekeela, baina egoera batzutan ez direla beharrazko edo egokiak. Pertsonaren eta egoeraren arabera, muxua noiz eman eta noiz ez aldatu egiten da. Beti errespetuz jokatu behar dugu, bestearen nahiak kontuan hartuta, ingurukoak zainduz.
LH 2. eta 3. mailakoek “Ni nirekin noa” liburu polita irakurri zuten. Liburuko protagonistak bere burua ezagutzeko bidaia egiten du. Hasieran itxura fisikoa eta izaera aldatzen ditu lagunen gomendioei kasu eginez, azkenik, konturatzen da gustuko duen mutilak begiratzen duela, baina bera ez dela horrelakoa, eta bere ezaugarri fisiko eta izaera berreskuratzen ditu.
LH 4. 5. eta 6. mailakoek tratu txarren inguruko komikiak sortu zituzten. Hauetako bakoitzaren amaieran, tratu txarren eta egoera edo konponbide positiboaren arteko trantsizioak erakutsi zizkiguten, errespetuari garrantzia emanez.
DBH 1 eta 2ko ikasleek dinamika hezigarri pare baten bidez edozein harremanetan ezetza eta baietzaren garrantzia landu zuten. Edonork ezetza adierazteko eskubide osoa du harreman baten edozein egoera eta momentutan eta besteak beti errespetatu behar duela hausnartu zuten. Are gehiago, noiz benetako baietz baten aurrean gauden eztabaidatu zuten, ea bestearen nahi, desira eta gogoa errespetatzen ari garen inolako presiorik gabe.
DBH 3. eta 4. mailakoak gizon eta emakumeen artean ematen diren eraso motak lantzen aritu ziren. Lehendabizi eraso motak identifikatu zituzten, ondoren azkenaldian gertatutakoak bilatu zituzten prentsan eta ondoren laburmetrai batzuk ikusten aritu ziren ikusteko harreman osasuntsu eta ez osasuntsuen artean.
Azkenik, egun osoan zehar argazki indibidualak atera genituen eta horrekin mural bat sortu genuen, oso polita geratu zen!