Jon Maia eskolan egon da!

Urtarrilaren 17an, Jon Maia izan genuen gonbidatu Otsagabiko eskolan. 

Jon Maia Soria Euskal Herriko bertsolari, abeslari, idazle, itzultzaile eta dokumentagilea da. Itsasoa gara (Ken Zazpirekin), Eskuetan (Pirritx eta Porrotxekin) eta beste kanta asko idatzi ditu beste talde batzuentzat.

Hasteko, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleak agurtu zituen eta hauek autografo batzuk eskatu zizkioten. Txikiekin bukatzean, DBHkoak sartu ginen eta guztiok batera sorpresa bat eman genion, berak idatzitako Itsasoa gara kanta abestuz, fanfarrea eta guzti. Asko gustatu zitzaion sorpresa eta bukatzean soilik DBHkoak eta irakasle batzuk geratu ginen berarekin, orduan, guztiok korro batean jarri ginen eta Jonek bere istorioa kontatu zigun:

Bere gurasoak eta aitona-amonak kanpotarrak ziren, Andaluziakoak eta Extremadurakoak, eta Euskal Herrira etorri ziren lan bila eta bizitzera, Urretxura. 

Kontatu zigun, Urretxutik Zumaiara aldatu zirenean, bere familiataz lotsatzen zela, oso herri euskalduna zelako.

Jon, bertsotan aritzen zen eta bere ezustekoz, Euskal Herriko finalera heldu zen, txapelketa garrantzitsuenera. Momentu horretan, liburu bat irakurri zuen, Bertolt Brechtek idatzitakoa eta honek ulertarazi egin zion bere gurasoei esker bertan zegoela, beraz, bertsotako Euskal Herriko finalera joan zenean, saria ematean, bertso batzuk abestu zituen bere familiaren omenez, bertan, nongoak ziren eta berataz harro zegoela adieraziz. Hortik aurrera ez zen gehiago lotsatu, baizik eta bere familiaren jatorria aldarrikatzen hasi zen.

Bukatzeko, entzuleok galdera batzuk egin genizkion, Jonek erantzun zituen eta eskerrak eman genizkion hona etortzeagatik.

Egun bertan, arratsaldean, herrikoei, eskolan eman zuen hitzaldi bera eman zien eta hurrengo egunean, urtarrilaren 18an, larunbatean, Itzaltzun, Gartxot Egunean bertsotan aritu zen.

Otsagabiko DBH4ko Komunikazio Tailerra

Navegación por entradas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.