Joan den otsailaren 11n, Paxkal Irigoyenen bisita izan zuten DBHko ikasleek. Ainhize-Monjolosekoa musikari multi-instrumentista da, gitarra, saxofoia, biolina, melodika edo sintetizadoreak jotzen dituelarik. 37 urteko baxenafartarrak 20 musika talde inguru aritu dela kontatu zien ikasleei. Musika proiektu berriak sortu eta aldatzea gustuko du eta estilo ezberdinekin jolastera ohituta dago. gaur egun, Frigo orkestran, Bloñ taldean, antzerki konpainia batekin eta bere bakarkako proiektu berri batekin dabil lanean.
Saio insteresgarria eta partehartzailea izan zen. Hainbat kanta jo eta abestu zituen eta bukaera emateko, dantza bat egin zuen ikasleekin batera.



Un comentario para “Paxkal Irigoyen Otsagabiko Eskolan”