Alde batetik, Otsagabiko eskolako ioteak ospatu genituen otsailaren 28an herrian.
Hasteko, ikasle eta irakasle guztiek guraso batzuekin, herritik eskolako fanfarrearekin kalejira bat egin genuen. Herriko lau plazatan gelditu eta eskolako talde bakoitzak leku batean beraien antzerkia egin zuten. Urte honetan Euskal Herriko ioteak ospatzen ziren, beraz, hemengo mozorroak jantzi genituen: iñudeak, momotxorroak eta abar. Bukatzeko, guztiok batera txistorrada bat egin genuen eta etxera bueltatu ginen.
Beste aldetik, Martxoaren 8a ospatzeko, astebete oporretan egon ondoren, astelehenean Otsagabiko eskolako ikasleak EUTSIko emakumeekin elkartu ginen. Hilerokoari buruz hitz egiten egon ginen, guk galderak eginez, eta haiek erantzunez; gure egoera desberdinak konparatzen egon ginen eta oso aberasgarria izan zen. Bukatzeko, neska ikasle zaharrenek, txikiei hilerokoari buruzko hitzalditxo bat eman genien eta mutilak maskulinitateari buruz hitz egiten aritu ziren.
