Ikasturte batez geldirik pasatu ostean, Orhi irratia martxan jarri dugu berriz. Bertan, musika saioetan egindako grabaketak entzungai topatuko dituzue. Era askotarikoak dira (abestiak, perkusio-interpretazioak, txirularekin jotako piezak…). Egindako lanen erakusleak dira eta, akatsak akats, ahalik eta txukunen egiten saiatu gara. Ea gustuko dituzuen. On egin!