Bizikidetza Astea 2018 / Semana de la Convivencia 2018

Aste Santuko oporrak baino lehen Bizikidetza Astea ospatu genuen, hemen zinztzilikatzen dugu ikasleek prestatutako kronika:

Martxoaren 26an bizikidetza astea hasi genuen eskolan.
Goizeko 9:00etan liburutegian bildu ginen LH 3 eta DBH 4. maila arteko ikasleak. Han, Glaukoma taldearen “Gure kaiola” abestia entzun eta aztertu genuen.
Gero, taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzari kantaren zati bat eman zitzaion. Klase ezberdinetara joan ginen eta kantaren zatia nola antzeztu pentsatu genuen, asteazkeneko bideokliperako.
Goiza bukatzeko, soinketa lekuan bildu ginen eta talde bakoitzak bere zatia antzeztu zuen, entsaio moduko bat egiten.
Arratsaldean, txikiei dena azaldu genien eta 16:30etan LH4tik gorako ikasleak liburutegira bueltatu ziren Mikele Granderen hitzaldia entzutera. Mikelek bere bizipen pertsonalak kontatu zizkigun. Asko ikasi genuen eta oso interesgarria izan zen.

Asteartean, 2018ko martxoaren 27an, LH3 mailatik gorako ikasleak, erretiratuekin bildu ginen teknologia berriei buruz hitz egiteko. Internet, WhatsApp, online erosketak eta mugikorrak izan genituen hizpide. Beraien iritziz, asko aldatu dira teknologia berriak azken urteotan, gehiegi erabiltzen ditugu, bakartiago bihurtzen gaituzte… baina, komunikatzen laguntzen gaituzte, beharrezkoak dira eta informazioa bilatzeko oso erabilgarriak dira. Beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko balio izan zigun.

12:30tik aurrera Polizia Foral bat etorri zen eta sare sozialen arriskuak eta erabilera egokiari buruz hitz egin zuen. Aholkuak eman zizkigun interneten erabilera egokia egiteko.

El miércoles 18 de Marzo del 2018, se celebró en el centro la Semana de la Convivencia.

A primera hora de la mañana, fuimos todos a la pista y nos separamos en grupos, organizados por el grupo de Mediadores del colegio. Acto seguido, comenzamos a hacer la Gincana, de las 9:00 hasta las 11:00.

Tuvimos media hora de patio y al terminar nos fuimos a cambiar para coger rumbo a Muskilda. En la mitad del camino, preparamos todo y empezamos a grabar el videoclip de “Gure Kaiola”, del grupo Glaukoma. Tardamos desde las 11:30 hasta la 13:00, ya que hicimos unos cuatro intentos para buscar la perfección del videoclip.

Finalmente, fuimos todos al colegio y redactamos una crónica durante 30 minutos, separados por clases. Tras eso, nos dejaron media hora libre, antes de irnos a casa.

Eso A 1,2,3 y 4

Asteko egitaraua:

HEMEN DUZUE IRAKASLE ARDURADUNAK PRESTATU DUENA:

BIZIKIDETZAREN VI. ASTEA OTSAGABIKO IKASTETXEAN

Martxoaren 26, 27 eta 28an ospatu zen. Eskolako ikasle guztien elkar ezagutzea, pertsonen aniztasuna, transexualitatea, teknologia berrien eragina gure bizimoduan haur, gazte eta zaharren ikuspegietatik eta bideojoku eta online jokuen arriskuak izan ziren urte honetan jorratutako gaiak.

Ekintzak prestatu aurretik, eskolako Bizikidetza Batzordeak familiak eta irakaslegoa gehien kezkatzen duten gaiak ezagutzeko inkesta bat prestatu zuen. Inkestako emaitzak aztertuta, eskolako ikasleen harremanak, aniztasuna, helduekiko harremanak eta online jokuen arriskuak izan ziren lantzeko aukeratutako gaiak.

Astelehenean, pertsonen aniztasuna izan zen landutako gaia. LH4tik hasita eta DBH4 arteko ikasleek Mikele Granderekin hitz egiteko aukera izan zuten. Mikelek bere bizi esperientzia partekatu zuten beraiekin, giro atseginean eta ikasleen zalantzak argituz. Ondoren, irakasleek eta familiek ere Mikele eta bere aitarekin solasteko aukera izan zuten. Bigarren hitzaldi hau jendetsua bezain hunkigarria izan zen.

Astearte goizean eskolako ikasle eta irakasleek Zaraitzu Ibarreko erretiratu zenbaitekin hitz egiteko aukera izan zuten. Teknologia berrien eragina gure bizimoduan izan zuten mintzagai eta talde txikietan gauzatu ziren elkarrizketak. Erretiratuek EUTSI zahartze aktiboko taldearen eskutik parte hartu zuten. Nerabeek zein zaharrek azpimarratu zuten ekintzaren aberasgarritasuna, ezagutzen ez dituzten errealitateetara hurbiltzeko aukera eman baitzien.

Ondoren, bideojoku, online joku, apustu eta sare sozialen arriskuei buruzko hitzaldiak eman zituen Foruzaingoak, LH eta DBHko ikasleei zein irakasle eta familiei zuzenduta.

Ikastetxeko ikasle guztiendako ginkana batekin segitu zuten, asteazken goizean. Eskolako ikasle bitartekariek prestatu zuten aipatutako ginkana. 3 eta 16 urte bitarteko ikasleak nahasiz osatu zituzten taldeak eta proba ezberdinetan zehar, lan kooperatiboa eginez, gozatu ahal izan zuten.

Bukatzeko, bideoklip grabaketa bat egin zuten. Jendarteak ezartzen dituen estereotipoak kritikatu eta norbanakoen aniztasunaren alde mintzatzen den Glaukoma taldeko “Gure kaiola” abestiaren letra dramatizatuz burutu zuten aipatu bideoklipa, laster sareratua izanen dena, eskola osoko ikasleek parte hartu zutelarik.

VI. SEMANA DE LA CONVIVENCIA EN LA ESCUELA DE OTSAGABIA

Se celebró el 26, 27 y 28 de Marzo. La toma de contacto y relaciones de todo el alumnado, la diversidad de las personas, la transexualidad, el impacto de las nuevas tecnologías en nuestra vida desde las perspectivas de niñas y niños, jóvenes y mayores y los riesgos que entrañan los videojuegos y los juegos online fueron los temas tratados este año.

Antes de preparar las actividades, la Comisión de Convivencia del centro elaboró una encuesta para conocer cuáles eran los temas que más preocupación generaban entre el profesorado y las familias. Tras analizar los resultados de dichas encuestas, los temas elegidos fueron las relaciones entre el alumnado, la diversidad, las relaciones con las personas mayores y el juego online.

El lunes, fué la diversidad de las personas el tema elegido. El alumnado, desde 4º de Primaria hasta 4º de la ESO, pudo charlar con Mikele Grande. Mikele les contó su experiencia de vida, de una forma muy cercana y resolviendo las dudas planteadas. Después, fueron familias y profesorado quienes hablaron con Mikele y su padre. Esta segunda charla fué tan concurrida como emocionante.

El martes por la mañana, alumnado y profesorado tuvieron la oportunidad de conversar con varias personas jubiladas del Valle de Salazar. El impacto de las nuevas tecnologías en nuestra vidas fué el tema de debate, que se llevó a cabo en pequeños grupos. Las personas jubiladas participaron de la mano del grupo de envejecimiento activo EUTSI. Tanto pequeños y pequeñas como mayores subrayaron lo rico del encuentro, que les posibilitó trasladarse hasta realidades que no conocían.

Después, Policía Foral impartió charlas sobre los riesgos de los videojuegos, las apuestas y los juegos on line y las redes sociales a alumnado de Primaria, ESO, profesorado y famillias.

El miércoles por la mañana continuaron con una ginkana para todo el centro. El grupo de alumnos y alumnas mediadoras preparó la ginkana. En los equipos se juntó alumnado de entre 3 y 16 años y prueba a prueba pudieron disfrutar gracias al trabajo cooperativo realizado.

Para terminar, se realizó la grabación de un videoclip. Se llevó a cabo dramatizando la letra de la canción “Gure kaiola” del grupo Glaukoma, que critica los estereotipos impuestos por la sociedad y reivindica la diversidad de cada persona. En el videoclip participó todo el alumnado del centro y próximamente será difundido en la red.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.