Joan den otsailaren 10ean Pirinioetako hiru ikastetxeak elkartu ginen Otsagabian, osotara DBHko 100 ikasle inguru, bi helburu nagusirekin: gure arteko harremanak sendotzea eta sare horren haria euskara izatea. Hainbat ekintza egin genituen: herri kirolak, tribiala, furor jolasa, sukaldaritza eta bingo musikatua. Bukatzeko, arratsaldean, Skabidean taldeko kideen bisitarekin gozatu genuen. Bideoan ikusiko duzuenez, egun ederra pasatu genuen. Gozatu zuek ere!