ETXEAN IRAKURKETA SUSTATZEKO GOMENDIOAK

Irakurtzeko ohitura sendotzea ikasleen heziketaren funtsezko alderdia da; beraz, eskolaren helburuetako bat da eta horretan, familiak eta inguruak ere parte hartu behar dutela deritzogu. Hori dela eta hona hemen  irakurketa sustatzeko etxerako gomendio batzuk:

  • Irakurtzen ikus diezagutela etxean.

Imitaziorako aukera ematen du, horrela, beraientzat sona handiko pertsonak, aita eta ama diren bezala, egiten dutena egitera bultzatzen ditu; Haurrek gurasoak irakurtzen ikusten baldin badituzte, eguneroko jardun bat balitz bezala, azkenean haurrak ere, gurasoen irudiari jarraituz, irakurtzen jarriko dira. Eta, gainera, gauza atsegina irudituko zaie.

  • Istorio eta ipuinak irakurri elkarrekin etxeko txikiekin.

Haurrei, asko gustatzen zaie ipuin eta kontakizun horiek beraiekin konpartitzea. Horrela, eguneko, “ipuin eta istorioen” momentu bat bilatzea gomendatzen da. Ohiko jarduera bat bihurtzea garrantzitsua da. Beti ere, giro lasai eta goxo batean.

  • Irakurtzen eta idazten hasiak diren ikasleekin ere, jarraitu elkarrekin irakurtzen.

Mezua ulertzen dute, entzuten dutenarekin disfrutatzen dute, erne daude eta ohartzen dira orrialde haietan merezi duten istorio dibertigarriak daudela. “Nik lehenengo paragrafoa irakurriko dut eta zuk bigarrena, bale?”.  

Honek gure jarrera aldekoa izatea eskatzen du, sekula ez kritikoa beraien akatsekin. Haurra, hurrengo egunean ere berriro eroso eta irakurtzeko gogoarekin sentituko da horrela.

  • Irakurtzen duenagatik interesa azaldu.
  • Bilatu edota aukeratu seme-alabekin liburuak. 

Autonomoki irakurtzen dutenean, eskertuko dute beraien istorioaz eta gustuko pertsonaiez hitz egiteko aukera ematen badiegu.

Liburuak aukeratu edo erosterakoan seme-alabekin esaterako liburutegietan, liburu dendetan, liburu azoketan etb. Liburuak erostea ez dadila noizbehinkako kontua izan bakarrik (eta ez daitezela falta egun berezietan, jakina: Olentzero egunean, urtebetetzean, liburuaren egunean). 

Zeintzuk dira zure seme-alaben pasioak? Piratak,printzesak, autoak, kirolak, animaliak… Bilatu gaiarekin loturaren bat duten irakurketak.

Denetariko hizkuntzak sustatu irakurketaren bitartez baina euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzea bereziki garrantzitsua da D ereduko ikasleetan.

  • Eman leku egokia etxeko liburutegiari.

Liburuak hartzeko eta kuxkuxeatzeko komenigarria da etxeko liburutegia, leku eskuragarri batean egotea. Hartara, irakurtzeko gogoa sentitzen duenean, erraz egin eta nahi duen liburua aukeratu ahal izango du. Lagungarri izan daiteke gaien, egileen, bildumen eta abarren arabera sailkatzen irakastea, eta, hartara, ordena zaintzeko ohitura sustatu.

  • Eskolan egindako lanak eta bestelako produkzioak, elkarrekin irakur itzazue.

Eskolan egindako lanak edota produkzioak elkarrekin partekatzeko aukera izan dezazue eta bide batez, eskolan egiten duen lanen jarraipena egiteko aukera izango duzue.

  • Ez behartu irakurtzera.

Irakurtzera behartzeak ez du emaitza positiborik ematen, helduek ezarritako beste edozein gauza bezala. Garrantzitsuena ez da haurrak irakur dezan lortzea, lortu nahi dena irakurri nahi izatea da, eta horretarako aukera eman behar zaio.Kasu honetan garrantzitsua da gurasoek, irakurketarako interesa sustatzea baina ez behartzea.

RECOMENDACIONES PARA FOMENTAR LA LECTURA EN CASA

Fortalecer los hábitos de lectura es un aspecto clave de la educación de los estudiantes; por eso es uno de los objetivos de la escuela y creemos que las familias y su contexto también deben participar.  Aquí hay algunos recomendaciones para fomentar la lectura:

  • Que nos vean leyendo en casa.

Permite la imitación, animando así a personas de referencia, como  son padres y madres, a hacer lo que hacen; Si los niños y niñas ven a sus padres y madres leyendo, como si fuera una actividad diaria, eventualmente los niños y niñas, siguiendo la imagen de los padres y madres, también comenzarán a leer. Y también les parecerá algo divertido.

  • Leer cuentos junto con los más pequeños en casa.

A los niños y niñas les encanta compartir estas historias y narrativas con ellos. Por ello, es recomendable buscar por un momento del día, “cuentos y historias”. Es importante convertirlo en una actividad regular.  A poder ser, hacerlo en un ambiente tranquilo y agradable.

  • Incluso con los estudiantes que han comenzado a leer y escribir, continuar leyendo junto/as.

Entienden el mensaje, disfrutan de lo que escuchan, están atentos y notan que hay historias divertidas que valen la pena en esas páginas. «Leeré el primer párrafo y tú leerás el segundo, ¿de acuerdo?»

Esto requiere que apoyemos nuestra actitud, nunca critiquemos sus errores. El  niño o niña se sentirá cómodo/a y con ganas de volver a leer al día siguiente.

  • Muestre interés en lo que lee.

Cuando ya lean de forma autónoma, agradecerán que les dejamos hablar de su historia y de los personajes que les gustan.

  • Busque o compré libros con sus hijos e hijas

Al elegir o comprar libros con niños como en bibliotecas, librerías, ferias del libro, etc. La compra de libros no debe ser solo un asunto ocasional (y no debe perderse en días especiales, por supuesto: Día de Olentzero, cumpleaños, día del libro).

¿Cuáles son las pasiones de sus hijo/as? Piratas, princesas, coches, deportes, animales … Busca las lecturas que tengan algo que ver con el tema.

Fomentar todo tipo de idiomas a través de la lectura es muy enriquecedor, pero fomentar el hábito de leer en euskera es especialmente importante para los alumnos del Modelo D.

  • Dale a la biblioteca de casa el lugar correcto.

Es una buena idea el colocar la biblioteca de la casa en un lugar accesible. De esa forma, cuando sienta la necesidad de leer, podrá hacerlo fácilmente y elegir el libro que quiera. Puede ser útil enseñarles a clasificarlos por tema, autor, colección, etc., y así fomentar el hábito de cuidar el orden.

  • Lean juntos el trabajo escolar y otras producciones.

Compartir con tu hijos/as los trabajo o producciones realizadas en la escuela y, de paso, podrás seguir el trabajo que haces en la escuela.

  • No hay que obligar a leer.

Obligar a leer no da resultados positivos, como todo lo establecido por los adultos. Lo más importante no es conseguir que el niño/a lea, lo que se quiere conseguir es que quiera leer y para eso se le debe ofrecerla oportunidad de hacerlo. En este caso, es importante que los padres y madres  fomenten el interés por la lectura pero no forzar a ello.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.