Azken urteetan bezala, aurtengoan ere Elhuyar Teknozientzia Azokan parte hartu du Otsagabiko Eskolak, Prestakuntza eta Orientazio Personala eta Profesionala ikasgaieko ikasleekin hain zuzen ere. Jakina den bezala azoka honen helburu nagusia esperientzia zientifikoak bultzatzea da gazteen artean, zientziarekiko zaletasuna sustatu eta kultura zientifikoa zabalduaz.
Otsagiko Eskolako zientzia mintegia bat dator helburu honekin eta aukeztu den proiektua ondorengoa izan da, “Piriniotako lurren azterketa”. Proiektu hau ikerketan oinarritua izan da, horretarako laginketak non egin planifikatu da, hipotesiak formulatu eta informazioa bildu da hainbat iturrietatik ikerketa zientifikoa aurrera eraman ahal izateko.
Lur laginak bildu dira piriniotako hainbat lekuetan, Ordesa, Otsagabi eta Orbaizetan hain zuzen ere. Gune bakoitzeko lurren propietate fisiko kimikoak aztertu dira eskolako laborategian eta lortutako emaitzekin txosten zientifikoa eta infografia aurkeztu dira azokara.
Aipatu beharrekoa da mota honetako proiektuak oso motibagarriak direla ikasleentzako, oso positiboki baloratzen da irakasle zein ikasleen aldetik edukiak modu integralean eta testuinguru praktikoan garatzea. Honeri lurraldekotasuna gehitzen badiogu, Otsagiko Eskolak azken urte hauetan aurrera daraman ildo pedagodikoa, zer esanik ez oso aberasgarria izan dela guztiontzat.