Udazkenean, udako loreak hartu eta bakoitzetik lau edo bost aldaxka atera zituzten. Negu osoan kontu dituzte zerrautsean eta orain, udaberrian, handik atera dituzte. Haziak bildu zituzten baita.
Lehendabiziko lana aldaxkak aztertu eta zergatik batzuk lehortu diren batzuk, besteak usteldu, loreak atera dituzten edo ez, eta zergatik beste batzuk oso ongi mantendu diren eta besteak ez baloratu dute ikasleek irakasleen gidaritzapean. Ondoren erroak nola atera dituzten ikasi dute eta bukatzeko, loreontzietan jarri dituzte. Loreentzat tenperatura, ureztatzeko maiztasuna eta gehienbat argi naturala izatea funtzesakoa dela ikasi dute.
Bukatzeko, taldeka Eutsi elkarteko kide batekin, udazkenean ateratako haziak erein dituzte. Aste hauetan ureztatuko dituzte, ondoren, ekainean, baratze eta etxeko balkoietan landatzek. Honela herria polit-polita apainduko dute.

