LANDA EREMUKO EMAKUMEEN EGUNA – Día de las Mujeres Rurales

Pasa den urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Eguna ospatu genuen Otsagabiko eskolan. Aurreko egunetan lanketa egin genuen ikasleekin. Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat dokumental ikusi zituzten landa eremuan bizi diren eta lehen sektorean lan egiten duten emakumeak nola bizi diren eta nola lan egiten duten azaltzen zutenak. Dokumental horiek ikusi ondoren hausnarketa egiteko aukera izan genuen: zergatik daude emakume gutxi lehen sektorean? Gure arbasoek gehiago zekiten guk baino lurrari eta animaliei buruz? Emakumeei kasu egiten zaie beraiek direnean enpresa bateko arduradunak? Abeltzain eta nekazari lanak ondo ordainduta daude?

Ostiralean, hilak 15, hiru emakumeren bisita izan genuen. Arantxa Zabalza Garate Orbaizetako Olan bizi da eta artzai gisa egiten du lan. Olatz Genbero Etxeberria Otsagabian bizi da eta orain Lanbide Heziketako irakaslea da baina ardiekin eta artzaiekin egin izan du lan urte askoz. Carmen Lorente Gracia Ezkarozen bizi da eta bertako albaitaria da. Lehendabizi emakume hauek Lehen Hezkuntzako ikasleekin aritu ziren prestatuta zituzten galdera batzuei erantzuten. Eguneroko zereginak, bakoitzaren lanaren zehaztapenak, emakume bezala ogibide horietan izandako bizipenak, oztopoak eta aurrera begirako nahi eta erronkak izan zituzten mintzagai, ikasleek gidatutako elkarrizketak izanik.

Ondoren hirurak elkartu eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egon ziren beste galdera batzuei erantzuten. Hainbat gaietaz hitz egin zuten, hala nola: zein desberdintasun dauden herri eta hiriaren artean, ea zaila egin zaien euren lanean aurrera egitea emakume izateagatik, ea familiak eta inguruak onartzen duen egiten duten lana, ea nola iritsi ziren gaur egun egiten duten lana egitera… Oso aberasgarria izan zein haien esperientziaren berri izatea. Adierazi zuten emakume zein gizonak gai zirela beraiek egiten zituzten lanak egiteko, eta animatu egin zituzten ikasleak lehen sektorean lan egitera.

El pasado 15 de octubre celebramos el Día de las Mujeres Rurales en la escuela de Ochagavía. Los días anteriores se hizo un trabajo previo con el alumnado. En Secundaria vieron varios documentales en los que se explicaba cómo viven y cómo trabajan diversas mujeres que viven en el campo y trabajan en el sector primario. Después de ver estos documentales tuvimos la oportunidad de reflexionar: ¿por qué hay pocas mujeres en el sector primario? ¿Las generaciones anteriores sabían más de la tierra y de los animales que nosotros y nosotras? ¿Se atiende a las mujeres cuando son ellas las responsables de una empresa? ¿Las labores de ganadería y agricultura están bien pagadas?

El viernes 15 recibimos la visita de tres mujeres. Arantxa Zabalza Garate vive en Ola (Fábrica) de Orbaizeta y trabaja como pastora. Olatz Genbero Etxeberria vive en Ochagavía y ahora es profesora de Formación Profesional pero ha trabajado con ovejas y pastores durante varios años. Carmen Lorente Gracia vive en Ezkaroze y es veterinaria local. Primero estas mujeres estuvieron con el alumnado de Primaria respondiendo a algunas de las preguntas que tenían preparadas. Las tareas cotidianas, los detalles del trabajo de cada una de ellas, las vivencias como mujer en estos oficios, los obstáculos y los deseos y retos de cara al futuro, fueron los temas tratados, siendo el alumnado quien guió dichas entrevistas.

Después se juntaron las tres y estuvieron con el alumnado de Secundaria respondiendo a otras preguntas. Hablaron de las diferencias que existen entre el pueblo y la ciudad, de si les ha sido difícil avanzar en su trabajo por el hecho de ser mujeres, de si la familia y el entorno aceptan el trabajo que realizan, de cómo llegaron a hacer el trabajo que hacen hoy en día… Fué muy enriquecedor poder escuchar sus experiencias. Señalaron que tanto mujeres como hombres son capaces de realizar las tareas que ellas realizaban y animaron al alumnado a trabajar en el sector primario.

IMG-20211015-WA0010.jpg
IMG-20211015-WA0010.jpg

Navegación por entradas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.