Azken egunetako ekintzak…

Azken egunetan lurraldearekin lotutako bi ekintza burutu dira Otsagabiko eskolan, alde batetik zuhaitz eta loreen landaketa. Hemen daude ikasleen kronikak eta argazkiak:

Ilargiaren kontuan hartuta, bertako sagarrondo eta baxakoak landatu ditugu eskolako baratzean. Eskolako ikasleekin, Zonaldeko basozainak egon dira, eta beraien jarraibideak aplikatu dira landaketa prozesuan.

Zuhaitzetatik aparte , garaian gaudenez, lore batzuk landatu dira loreen parterreetan.

Natur Intepretazioaren Zentroaren langileekin koordinatu gara ekintza sortzeko eta aurrera eramateko.

Beste aldetik: bigarren egunean basozainak eskolako baratzera etorri ziren, eskola txikienak bertako sagarrak eta gaztainak erein zituzten sagarrondoak eta gaztainondoak izateko:

Lehen Hezkuntzako ikasleak bertan fruta arbola batzuek birlandatu genituen, hau da lekuz mugitu genituen leku aproposago batean egoteko eta harresi naturala sortzeko baratza babesteko.

Gainera, garain gaudenez, kimatzen ikasi genuen, eta argazkietan ikusten duzuen bezala, saio praktikoa izan genuen. Bitartean, eta taldeak hain handiak ez izateko Otsagabiko Natur Interpretazio Zentrokoekin lanean jolasen bidez egon ginen. Besteen artean jolas hauek egin genituen, jolasak Dbhko Gure Baratza ikasgaiaren ikasleek prestatu zituzten:

Memoriak

Huskeriaren zerrendak

Zuhaitzak topatu ( Lazarillo)

Zuhaixkak lekuz mugitzen

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-2-1024x687.png

Kimatzen:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.