«EKINTZAILETZA EGUNA” OTSAGABIKO IKASTETXEAN

Otsagabiko ikastetxea aurreko urtean, Gu Pirinioa eta Cederna-Garalurrekin elkarlanean hasi ginen, DBH 4. mailan ikasle batzuk ikasgai baten garapenean beraien herrialderako proiektu ekintzaile bat sortzen dutelako.

Aurten, eraiki dugun sare txiki honekin jarraitzeko asmoarekin martxoak 21ean “Ekintzailetza Eguna” ospatu genuen. Ekintza honetan DBHko ikasle guztiak parte hartu zuten.

Goizean Gu Pirinioko Ainhoa Elizalde eta Cederna-Garalurreko Idoia Napal etorri ziren, ekintzailetzaren inguruan hitzaldi eta taierra bat ematera. Bertan ikasleak taldeka enpresa bat eraiki zuten eta bukatzeko guztion aurrean aurkeztu zuten beraien proposamena. Ikasleak gogotsu eta oso kreatibo ibili ziren, dirua ez bait zen muga bat.





Ondoren hiru ekintzaileen esperientzia jaso behar genuen, baina bi ekintzaile ez ziren etorri eta Zaraitzun hitzartuta genuena ikustera joan ginen. Beraz, goizerditik aurrera Koldo Vicenteren gaztategia ikustera joan ginen. Bertan Koldok gaztategiaren atal guztiak erakutsi zizkigun. Galdetegi bat grabatu genion, ibarrean gelditzea zergatik aukeratu zuen eta eta proiektu honetan zergatik sartu jorratzen zituena. Ikasleak oso adi ibili ziren oso berriztatzailea (ekologia eta materialen aldetik) den gaztategi honen instalazioak ikusten.

Bukatzeko eta Otsagabiko NIZeko (Patricia) eta Zaraitzuko basozainen (Pantxo eta Xabiren) laguntzaz, bordaren inguruan zuhaitz (haritza, gaztainondoak…) eta zuhaiska (andere-mahatsak) landaketa egin genuen. 

Zuhaitzaren eguna zen honetan, bordaren inguruan estalki berde bat eraikitzea zen helburu eta ikasleak gustora ibili ziren azkeneko ekintza honetan, eguna borobiltzeko balio izan zuena.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.