Konpostagailu berria montatuta dago

Konpostagailu berria montatuta dago, eta laister martxan jarriko da. Bitartean Lhko 5.6. mailako ikasleek bideo bat grabatu dute biztanleriari azaltzeko nola funtzionatzen duen konpostagailu berria.

Gainera babesteko etxola eraikitzen ari dira, laister Auzo Konpostagailua estrenatuko dugu.

Bitartean hemen jartzen ditugu argazki batzuk  eta bideo bat ikasteko nola funtzionatzen duen.

 

 

Paperezko ahozapiak kenduko dira eskolako jantokitik

Zergatik erabiltzen dira paperezko ahozapiak eskolan?, irakasle batek behin galdetu zuen… eta hor sortu zen eztabaida, ohialezkoak erabiltzea ez da logikoagoa?.

Gure Baratzako taldeak baietz esan zuen eta ahozapitakoak nola egin hasi ginen diskutitzen, azkenean, plastika ikasgaian ikasle bakoitzak plastikozko hodi batekin egin du berarena. Hodiak, noski, botatzekoak ziren, eta DBHKo ikasleek moztu eta lijatu zituzte…

Gaur LHko 3. mailako ikasleeak ahozapiak gordeko diren kutxetan sartu dituzte..

Hurrengo astelehenean hasiko gara.. bakoitzak berea hartu  eta bildu beharko du. Garbiketa Dbhko ikasleek egin behar dute, ikasbidaiarako dirua atera nahi badute…