Gaur, ilargiaren kontuan hartuta, bertako sagarrondo eta baxakoak landatu ditugu eskolako baratzean. Eskolako ikasleekin, Zonaldeko basozainak egon dira, eta beraien jarraibideak aplikatu dira landaketa prozesuan.
Zuhaitzetatik aparte , garaian gaudenez, lore batzuk landatu dira loreen parterreetan.
Natur Intepretazioaren Zentroaren langileekin koordinatu gara ekintza sortzeko eta aurrera eramateko.
Hurrengo saio batean, ikasleek sagarrondok eta irasagarrondoak nola kimatu behar diren ikasiko dute.