Onddoak ekoizten / Produciendo hongos

DBhko laugarren mailako Aimar Iriarte egiten ari den proiektuaren azalpena!

«Projektu hau egin dut onddoak gustokoa ditudalako, hau da, mendira joatea eta onddoak hartzea. Projektu honen helburua onddoak produzitzea eta onddoei buruzko gauzak ikastea da.Ongi ateratzen bada, etorkizunean jende bere baratzean jarri ahal izango dute.

 

Baratzaren atzeko aldean parterra bat egin dugu, hau da, lur zati bat hartu dugu eta egurrarekin inguratu dugu. Parterra hori lau zatitan dago banatuta. Lehenengo zatian konposta eta lurra dago, bigarrenean enbor azalak eta lurra, hirugarrenean lastoa eta lurra eta laugarrenean konposta, lurra, enbor azalak eta lastoa.

 

Onddo hauek itzala behar dute, hau da, eguzkia ezin zaio zuzenean iritsi bestela oso azkar lehortuko dira eta ez dira aterako. Horretarako estruktura bat egin behar dugu, hau da, teilatu moduko bat. Teilatu hori mendiko makilekin estaliko genuke, modu horretan, eguzkia ez da zuzenean iritsiko eta ez dira onddoak lehortuko.

 

Onddo hauek etengabe ureztatu behar dira ezetasuna ez galtzeko.»

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *