Kaixo gu DBH 2. mailako bi ikasle gara eta Marijose Esarteri elkarrizketa bat egin diogu gero erreportaje bihurtzeko. Zaraitzuko euskararen erabilerari buruzko erreportajea da hau. Erreportaje honen bidez jendea euskara gehiago erabiltzera animatzen dugu.
Zer harreman dute zaraitzuarrek euskararekin? Zaraitzun euskara erabiltzen da?
Hemen Marijose Esarte dugu, Otsagabiko harategian lan egiten duen emakumea.
Marijose, emakume egokia iruditu zaigu erreportaje honetarako, Otsagabiko herriari euskara mailan ekarpen bat egiten diolako.
Marijose donostiarra da, baina bere aita hemengoa zenez, udan etortzen zen. Azkenean Txepi, bere senarra, ezagutu zuen eta orain hemen bizi da. Erizaintza ikasi zuen, eta Donostian zegoen lanean. “Hemen lana suertatu zitzaidan, eta Txepirekin nenbilan, orduan Otsagabiara etorri nintzan” dio Marijosek. 1990ean etorri zen, duela 31 urte.
Nahiz eta bere gurasoak euskaldunak izan, ez zuten hizkuntza erabiltzen. “Nik betidanik hitz egin dut euskeraz, txikitatik ikastolara joan nintzan eta han ikasi nun”.
Marijosek esaten duen bezala, euskara txikitatik daki eta hizkuntza bizitzeko beste modu bat da berarentzat. Orain bere semeekin eta batzuetan kalean ere hitz egiten du. Erdaldunak diren pertsonekin lehenengo hitza ez du euskaraz egiten, badakielako ez dutela euskara menperatzen. Aldiz, harategira jende euskalduna joaten baldin bada, euskeraz egiten die.
Berak, herriari ekarpen bat egiten dio, euskara mailan. Zergatik egiten duen ekarpen hori galdetuta: “Euskera aurrera eramateko, dena laguntzea da.”
Argi dago Marijosek euskaldunekin lantegian euskeraz egiten duela, baino noizbait harreman erdalduna izan duen pertsona batekin, lantegian euskeraz hitz egiteagatik, ea harreman hori euskaratu duen galdetu diogu. Berak dio ezetz, erderaz hasterakoan erderaz aritzen zarela naiz eta berak euskara jakin.
“Badakizu nork egiten duen euskaraz eta nork ez, orduan zuzenean jotzen duzu daukazun ohiturara”, dio berak.
Marijosek, lanean erdaraz egiten du, Txepi delako bere lankidea eta berak euskara ongi menperatzen ez duelako. Baina esaten digu, bere semearekin lan egitean euskaraz hitz egiten duela.
Berataz jakin nahi genuen hurrengo gauza zen ea berari gustatuko litzaiokeen beste dendetara joatean bertako hizkuntza euskara izatea.“Bai, dudarik gabe, horrek esango luke euskera normalizatuagoa izango zala, herria beste maila batean egongo zala, jende gehiok euskera jakingo zuela, eta hori abantaila bat da.” Hau esan digu berak.
Marijosek lehen esan diguna eta gero, argi dago, eskolako neska-mutilekin, dudarik gabe, euskaraz hitz egiten duela. Baina helduekin, ohitura falta du eta kostatu egiten zaio. “Dena hastea izango litzateke edo oztopo hori gainditzea“, dio Marijosek.
Amane eta Amaiur