JUAN JOSE PORTILLO LOPEZ (Mikel)

“Irakaslea sartzen zenean inor ez zen entzuten arnasa hartzen”

Nire aitona Juan Jose Portillo Lopez deitzen da. 1940ko azaroaren 21ean Txantrean jaio zen eta bere ikasketak han eman zituen. 

Berak lau urte zituela, bere aitak auzoko eroetxean lan egiten zuen nekazari moduan eta bi urte ondoren, ospitaleko amatasuneko zaintzailea izatera pasa zen. Bere ama, berriz, betidanik izan zen etxekoandrea.

Bost urte zituela, ikasketak hasi zituen eta auzoko eskola publikora joan zen, bere izena “Escuela Municipal de Magdalena” da eta gaur egun oraindik existitzen da. Hamabost urte izan zituen arte ikasketa publikoak egin zituen eta ondoren, merkataritza karrera bat egitera sartu zen. Eskolan neskak eta mutilak zeuden, baina klase desberdinetan banatzen zituzten.

Eskola publikoan, egunero klasea hasi baino lehen otoitz egiten zuten, baina ez zituzten abesti politikorik abesten ezta ikasten. Aldiz, karrera ikastean, egunero otoitzen zuten eta ondoren “Cara al sol” abesten zuten.

Astero, bost egun eta erdi pasatzen zituen eskolan, astelehenetik ostiralera, baina larunbat goizetan ere joaten ziren ikastera. Eskolako goizeko ordutegia 9etan hasten zen eta 14etan bukatzen zen, eta arratsaldeko ordutegiak 17etatik 18rarte irauten zuen, egunero sei ordu ikasten zuten. 

Bere eskola luzea eta estua zen. Bakarrik hiru ikasgela zeuden eta bakoitzean gutxi gora behera 40 ikasle zeuden. Klasean soilik adin bereko ikasleekin zegoen, handiagoak zirenak beste leku batera joaten zirelako. Klaseak oso gutxi apainduta zeuden eta bakarrik arbel handi bat eta gurutze bat zegoen. 

Jolasgaraian, futbolean jolasten zuten eta eguraldi txarra egiten bazuen eskupilotan jolasten zuten. Kiroletan bakarrik mutilak aritzen ziren, neskak, berriz, hitz egiten zuten.

Hizkuntzak izan ezik gaur egungo irakasgai berdinak zituzten, euskara debekatua zela eta bakarrik gaztelaniaz ikasten zuten. Bere irakasgaiarik gustokoena geografia zen, inguruko gauzak ikasten zituelako eta herriak non zeuden interesatzen zitzaiolako.

Irakasgai guztiak irakasle berdinak ematen zituen, Elias Sancho deitzen zena. Lizarra aldeko herri batekoa zen. Irakasleari beldurra zioten, oso zorrotza eta maltzurra zelako. Ikasleak gaizki portatzen baziren irakasleak biolentzia erabiltzen zuen, hala nola makil batekin jotzen edo arbeleko ezabagailua burura botatzen. Hari, ez zion inoiz zigortu, irakasleari beldur asko ziolako eta klasean zegoenean zintzo egoten zelako ez jotzeko.

Bere gurasoen ustez, eskolara joatea garrantsitzua zen, etorkizunean lan egoki bat lortzeko beharrezkoa zelako, eta betidanik gehiago ikastera bultzatu dute. Hori ez zela familia guztietan gertatzen komentatu du ere, gehienetan, herri ondoan bizi ziren edo nekazariak ziren familietan ikasketak uztera bultzaten zituzten haurrak eta etxean lan egitera behartzen zituzten. 

Ikastolako oroitzapenik onenak korridoreetan eta jolastokian ditu, lagunekin zuen laguntasunagatik eta elkarren artean moldatzeko moduagatik. Ikasleen artean oso harreman onak zituzten, beti lanetan eta momentu larrietan (norbaitek min hartzean edo jotzen zietenean) laguntzen ziren eta defendatzen ziren. 

Bere oroitzapenik txarrenak irakaslea gelara sartzen zenean dira, beti oihukatzen eta haserre ailegatzen zelako, eta beldurtuta egoten zen mina hartu nahi ez zuelako. Esan zuen bezala: “Irakaslea sartzen zenean inor ez zen entzuten arnasa hartzen”.

Lan honen bitartez, Frankoren garaiko hezkuntzari buruzko informazioa jaso dut. Nire aitonaren bizitzaz eta, batez ere, haurtzaroaz gehiago ikasten lagundu dit eta orduan bizitza nolakoa zen ulertzen lagundu dit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.