Neskato Otsagabiar baten bizitza duela 80 urte
Lan honetan, gure aiton-amonei elkarrizketa bat egin behar genion, haiek ezagututako hezkuntza sistemari buruz. Frankismo garaian (1936/37-1975) eta Bigarren Errepublika garaian (1931-1936/39) eskolizatu izan zirenak edo behintzat garai hauek bizi izan zutenak.
Nire kasuan, nire amonari egin diot elkarrizketa.
Nire amona Celia Osta Esarte deitzen da eta 1932ko abenduaren 31an jaio zen, Otsagabian. Berez 89 urte ditu baina 90 beteko ditu. Txikitatik Otsagabian bizi izan da. Zazpi anai-arreba ziren eta bera, bigarren handiena zen. Inaxo etxean eta Irigoyen auzoan bizi zen. Bere gurasoei buruz galdetu diot, “mi padre era arriero y mi madre era ama de casa pero también trabajaba en las casas de los ricos haciendo colchones, amamantando a los niños y haciendo coladas.”
Eskola publikora mutilak eta neskak batera joaten ziren, eskola etxe bat zen eta gela batean adin askotako 60 neska-mutilak batzen ziren klaseak emateko. Etxe zaharra zen, gurutze batekin eta arbela batekin. Egunero joaten ziren eskolara igandeetan izan ezik. 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara ziren klaseko ordutegiak.
Klase osorako irakasle bat zegoen eta adin askotako haurrak zeudenez egin beharrekoa, taldeka azaltzen zuen, taldeak adinaren arabera zeuden antolatuak. Irakaslea Ilumberrikoa zen. Ez zituzten libururik ezta etxerako lanik ere.
Klasearen hasieran Rosarioa abesten zuten eta irakasgaiak gaur egun ezagutzen ditugun moduan ez zeuden, baina matematikak, irakurketa eta idazmena lantzen zituzten. Gehien gustatzen zitaziona biderkatzeko taulak ziren.
Eskolan dena gazteleraz ematen zen, euskara ez zen eskoletan hitz egiten garai haietan.
Jolas orduetan korrika egiten zuten eta soka saltora jolastea asko gustatzen zitzaion.
8 urterekin hasi zen eskolara joaten eta 12 urterekin utzi zuen, lana egitera joan behar zuelako, horrela dirua irabazteko eta janaria erosi ahal izateko. Herriko jendearen etxeetan lan egiten zuen erosketak egiten eta etxeetako haurrak zaintzen. Bere gurasoek nahiago zuten nire amona lanera joatea eskolan egotea baino, dirua behar zutelako.
Eskolari buruzko oroitzapen hoberenak ziren beste neskekin josten zuenean, oso ongi pasatzen zuelako eta oroitzapen txarrenak gaizki portatzen zirenean erregelarekin eskuan jotzen zituztenean.
Nire ustez, lan honen bidez nire amonaren bizitzari eta garai hartakoari buruz asko ikasi dut.
Izan zituzten bizi-baldintzei eta hezkuntzari buruz ikasi dut gehien. Asko inpaktatu dit nire amona bakarrik lau urtez eskolara joatea izana eta 12 urterekin lan egitera joan izana, jatekorik ez zutelako. Gehien gustatu zaidana nire amonaren bizitzari buruz gehiago ikastea izan da.