MARIA GUMERSINDA ESEVERRI AGUIRIANO (Amane)

Nire amonaren istoria frankismo garaian

Bere izena Maria Gumersinda Eseverri Aguiriano da. 1948ko urtarrilaren 13an jaio zen, Bilbon. Familiaren jatorriaren ondorioz, Otsagabira etorri zen, txikia zelarik eta bere bizitza osoa eman du Otsagabian. Bere gurasoak Fermin eta Fatima ziren baina ez dira bere guraso biologikoak, haien izenak ez dakizki. Bere aita Fermin elektrizista zen, ama aldiz modista. 

Lau urte zituelarik hasi zen eskolan, 14 urte bete arte. Eskola publikoan ikasi zuen, Otsagabiako eskolan eta neskentzako eskola zen, ez zuten mutilekin elkartzeko baimenik, mutilekin elkartzen baziren zigorrak izaten zituzten. Gaztelaniaz ematen zuten dena eta frankismoaren garaia zenez, ez zuten ez ingeleraz ezta euskaraz ikasten. Astelehenetik larunbatera joaten zen eskolara. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatetara  eta arratsaldean berriz hiruetatik bostak arte. Baina asteazken arratsaldeetan ez zuten eskolarik. Bere gelan 15 bat neska zeuden, adin ezberdinetakoak. Bi eta hiru urteko aldea izaten zuten normalean baina ez zen klaseko eginbeharrekoa aldatzen, denek materia bera ematen zuten urte gehiago ala gutxiago izan. Gaur egun hori ez da hezkuntza egoki bat baina nahiz eta garai haietan berdin zuen batek urte bat gutxiago izanda berdina jakitea. 

Eskolaz ez da asko oroitzen baina badaki bere gela nahiko handia zela, zabala. Oso eskola zaharra zen eta paretak eta lurra ere oso zaharrak zeuden. Bestetik argi du paretek mapak, gurutzeak eta halako gauzak zituztela. Haien mahaiak pupitreak ziren eta irakasleak bere mahai pertsonala zuen. Arbela edo pizarra bat ere bazuen gelak eta bertan egiten zituzten teoria, eragiketa matematikoak eta halako beste hainbat gauza. Gelara sartu behar ziren bakoitzean otoitz egin behar zuten eta maiatzean “La novena de la Gracia” abesten zuten goizero. Gumersindak dio berak hiru irakasle izan zituela hamar urte haietan. Txikia zenean emakume bat, zortzi urte inguru zituenean beste bat eta bere azken urteetan azkeneko irakaslea. Haietako batzuen izenak oroitzen ditu: Maria Angeles eta Doña Javiera ziren haietako bi. Oso emakume zorrotzak ziren eta zigor asko jartzen zituzten. Gaizki portatzen bazinen belauniko jarri behar zenuen paretaren kontra eta liburuak eskuetan zenituela igarotzen zenuen denbora edo erregela moduko makiltxo batekin atzamarretan ematen zizuten. Bestetik, Gumersindak esan zidan “cuarto oscuro” izeneko gela ilun eta zahar batera sartzen zintuztela, egurra gordetzen zen gela zen neguan eskola berotzeko zen egurrarena. “Era muy revoltosa yo” esaten du, askotan izan da zigortua, gehien bat irakasleei egiten zizkieten bromen ondorioz. 

Bere ikasgaiak eta oraingoen artean aldaketa gutxi antzematen da. Matematika, natura, zientziak eta horrelako ikasgaiak zituzten. Bertako liburuak entziklopediak ziren, liburu bakar batean aurkitzen zuten beharrezkoa zen informazio guztia. 

Jolas orduetan jolasetan ibiltzen ziren korrika, kromoetan, soka-saltoan, tabetara etab.

Bere gauzarik gogokoenak patioak edo jolasgaraiak ziren, okerrenak aldiz ikastea eta liburuen aurrean egotea. 

Guztiok dakigu oso garai zailak izan zirela gerraostekoak eta frankismokoak, horregatik oso interesgarria da honen inguran hitz egitea eta gertukoen benetako istoria jakitea. Gehien gustatu zaidana amonarekin hitz egitea, barre egitea eta berarekin istoria jakitea izan da. Lan honekin asko ikasi dut duguna baloratzen eta aurrez aurre pertsona “normala” ematen duen batek istoria oso gogorra eta hunkigarria  atzean duela jakitea. Plazer bat izan da bai amona Gumersindarekin hitz egitea, bai bere istorioa lehenengo pertsonan jakitea eta bai guzti hau baloratzea. Lan gogorra baina izugarri polita izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.