Nire amonaren bizitza frankismo garaian
Proiektu hontarako nire amona gazteenaren eta eskolara joaten zeneko informazioa bildu dut. Horrela, garai hartako egoera eta, kasu honetan, nire amonaren istorioa ezagutu dezakegu.
Nire amonaren izen osoa Jacinta Recalde de Andrés da. 1937an jaio zen (gerra zibilaren bigarren urtean), eta, betidanik, bere familiarekin Otsagabian bizi izan da, Irigoyen 42 auzoan.
Bere garaian jendeak zituen lanorduak nahiko luzeak ziren, biztanle gehienek ordu dezente lan egiten baitzuten landan ia urte osoan zehar. Nire amonaren kasuan, gurasoekin lan egiten zuen landan batez ere bere aitak behiak zituelako, eta bertan zegoen guztia zaintzen zuten, bai behiak, bai lurrak. Egia da urtean zehar lurretan lana egiten zuela, baina ez zituen urteko egun guztiak betetzen landan, baizik eta udan askoz gehiago joaten baitzen neguan baino denbora libre gehiago zuelako lan egiteko.
Eskolari buruz hitz egiten, 6 urte zituelarik hasi zen eskolara joaten, baina lanarengatik hamabi edo hamahiru urterekin utzi egin behar izan zuen eta lanean jarraitu. Nire amonaren eskola herriarena zen, hau da, ez zen ezta oso eskola txikia ezta pribatua ere. Eraikin handi samarra zen, eta 30 haur inguru zeuden eskolan. Kontuan izan behar zen neskak eta mutilak lerro ezberdinetan eserita egon arren, hau da, neskak alde batean eta mutilak bestean, bi sexuetako haurrak zeudela gela berean. Emakumearen ustez, neska-mutilak eskola 9:00etan hasi eta 13:00etan bukatzen zuten.
Klasean 30 ikasle inguru izan arren, ez zeuden adin ezberdinetako ikasleak klase berean, azkenean, ikasle nahiko zeuden eta ez zuten horrela egiten nahaste bat zelako. Gainera, klaseetan hainbeste ikasle izanda, irakasleak, Doña Javiera izenekoak, aski zigor jartzen zituen. Klasean zerbait gaizki egiteagatik bi gauza egin zitzakeen: haurra belaunikoz utzi, eskuetan bi edo hiru liburu jarri eta postura horretan pixka bat uzten zuen. Beste aldetik, eskua itxi eta erregela batekin bertan pare bat aldiz jotzen zion.
Nire amonak haurtzarotik gogoratzen duena da eskola hasieran otoitz egiten zutela guztiek batera, arbela gainean gurutze handi bat izanda. Bestalde, jolas-garaian bere lagunekin tabetara eta sokara jolasten zeinen ondo pasatzen zuen oroitzen du, nahiz eta berari tabak gehiago gustatzen zitzaizkion.
Garai hartan euskara ez zen gaztelania bezala nabarmentzen, baina etxe batzuetan pixka bat hitz egiten zen, gainera, nire amonaren gurasoak euskara bazekiten eta etxean haien elkarren artean euskaraz hitz egiten zuten batzuetan, baina nire amonari inoiz ez zioten euskaraz hitz egiten irakatsi. Kontuan izan behar da ere eskolan ez zutela euskara irakasten, eta irakasgai bakoitzerako liburu desberdinak izan beharrean, gaur egun bezala, garai hartan entziklopedia moduko bat zuten, hau da, oso liburu handia denetarako. “Entziklopedia” hauetan matematika edo gaztelania bezalako irakasgai sartzen zirenak.
Laburbilduz, nire amona gustoko zuen eskolara joatea alde batetik oso ondo pasatzen zuelako bere lagunekin, baina bere gurasoen iritzia ez zen guztiz berdina; beraiek eskolara joatea oso garrantzitsua zela pentsatzen zuten, baina eskolara joan arren, lanean eta etxean bai ala bai lagundu behar zela esaten zuten.