ZARAITZU IBAIAREN IKERKETA

Ikerketa hau Lanbide Jarduerari Aplikatutako Zientziak ikasgaian burutu dugu. Bertan Zaraitzu ibaiaren deskribapena egin da eta elementu fisiko eta kimikoen ikerketa ere Zaraitzu ibaiaren hiru eremuetan. Datu hauek Ordesako Arazas ibaiarekin alderatu dira.

1- Zaraitzu ibaiaren deskribapena

Ibaiaren osagaiak:

Ibaia nola dagoen jakiteko ingurua begiratu behar da eta jakin zein aldaketa gertatu diren urteetan zehar.

  • Hurbileko arroa: ibaiaren kanpoaldean 400 metrora dagoen guztia da. Leku honetan gertatzen den guztia uraren kalitateari kalte egiten dio.
  • Uholde zona: ibaia inguratzen duen lur eremua da eta padura batean bihurtzen da euri asko egiten duenean. Baratzak jartzeko leku on bat da oso emankorra delako.
  • Erribera edo ibai ertza: naturako franja bat da, kutsadura ibaiarekin hainbeste ez elkartzea egiten du.
  • Ibaiaren ertzak: alboko paretak dira, uraren fluxua bere kurtsoan mantentzen dutenak.
  • Alboko estaldura: naturako kapa bat da, ibaiaren tenperatura mantentzen duena, aldi berean itzala ematen die animaliei eta babesten ditu.

Beste elementu garrantzitsuak:

  • Putzuak: uraren mugikortasuna moteltzen du eta sakonera gehiago dauka, profunditate horretan lokatza egon daiteke.
  • Azkarrak: mugikortasun handia dago, altuera gutxi daukate eta harriak ikusi ahal dira.
  • Korrenteak:  mugirkotasun normala daukate eta harri oso txikiak dauzkate.
  • Sustratoa: ibaiaren sakonean hainbat elementu ezartzen dira (harriak, buztina etab).

Kokapena:

Hasteko, Zaraiztu ibaia Otsagabian hasten da Zatoia eta Anduña elkartzen diren tokian zehazki. Zaraitzuko ibaiaren norabidea ipar-hegoaldekoa da, Zatoia eta Anduña elkartzen direnetatik Otsagabia eta  Arbaiun bitartean eta Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago (414,55 hektareako azalera). Bere bidaian 16 herritik pasatzen da.

Ezaugarri klimatiko eta ekologikoak:

Zaraitzu ibaietako arroiletatik trantzisio klima batzuk daude, bereiztu ahal direnak: tarte handienak klima kontinentalarekin eta beste batzuk, txikiagoak, klima mediterraneo epela daukatenak. Arroiletako klima 10-13ºC artean dago, tenperatura txikiena 4-7ºC tartean dago ibaia izozten denean.

Publiometria handia da arroiletako aheburuan, urteko 1.500mm-tik gorakoak. Azken tramoetan (Ilunberri) ia prezipitazio erdia izaten da 795mm-koa. Udan askoz gutxiago botatzen du, 35mm Ilunberrin uztaila eta abuztuaren artean eta arroiletako aheburuan 70mm hilabete berdinetan.

Zaraitzuko ibarrak ezaugarri geologiko oso antzekoak dauzka Pirinioetako ibar guztiekin konparatuta. Lurralde gehiena Pirinioetako flyscharen fazieen azpian kokatzen da, Iparraldeko punta izan ezik, paleozeno garaiko kareharrian kokatzen dena. 

Emaria oso estazionala da, neguan ur asko dago eta udan asko jaisten da.

Zaraitzu ibaiaren ezaugarri ekologikoak aldatzen joaten dira. Otsagabitik Arbaiunra ezaugarriak mendietakoak dira; Arbaiun eta Ilunberri artean landaredia karraska da. Bide guztian gehien dagoen landaredia geoserie prepirenaikoa da.

Zaraitzu ibaian arrain hazkuntzari dagokionez amuarrainaren presentzia azpimarratuko dugu. Bi eremu bereizten da Otsagabia eta Galoze bitartean bizi ziklo guztia bizi dezakete. Galoze eta Ilunberri tartean aldiz, heldu fasea azal daiteke soilik.

Zaraitzu ibaia bi habitetan bereiztu daiteke, flubiala eta ez flubiala. 

Flubiala azalaren %51 da eta ez flubiala azaleraren %15. Gainontzekoa soroak (%5,5), zuhaitz-landaketak (%8,5) eta kartografiatu gabeko azalera (%20) dira.

Zaraitzu ibaia Otsagabitik, Ezkarozetik, Orontzetik eta Espartzatik igarotzen da biztanlegune berberek bideratuz. Gainerako herriak ibilgunetik oso hurbil daude baino ez ditu ukitzen.

Zaraitzu ibaiaren inguruan 35 abeltzaintza ustiategi daude gutxi gorabehera eta nekazaritza erabilerako lursail txikiak daude ibaiaren alboetan.

Zaraitzu ibaiaren kontserbazio plana:

Europar Batasunak Zaraitzu ibaiaren kudeaketa plan bat prestatu du, Zaraitzu ibaiaren kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzako organoa izateko asmoz. Ideia honen barruan daude kudeaketa planaren aplikazio esparruko eragileak eta Nafarroko Foru Komunitateko administrazioko ordezkariak.

Plan honek 10 urte iraungo ditu eta mugagabea izango da.

Plan honen helburua neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea da, Zaraitzu ibaiaren hainbat elementu ez desagertzeko edo berriz ezartzeko (animaliak, lanadredia etab.)

2- Ikerketa

2.1. Helburua

Ibaiaren kutsadura gure bizitzako arazo handi  bat da, orain dela asko hasi zena eta ez dena konpontzen, are gehiago okerrera doa eta ez gara konturatzen. Guri kalte egiten digu, baina kalte gehien eramaten dutenak animaliak dira eta arazo horren ondorioz desagertzen dira. 

Ura mundurako beharrezkoa den elementu bat da, denok dakigunez urarekin hainbat gauza egiten ditugu, bizitzeko beharrezkoak direnak. 

Gure helburua ibaiaren hainbat elementu ikertzea da, horretarako Zaraitzuko ibaiaren hainbat puntutan hartuko ditugu laginak, baita Ordesako ibaian ere, ibaiak konparatzeko eta horrela zein ibai dagoen hobeto eta zergaitik jakiteko.

Hiru puntu hautatu ditugu ikerketa hau egiteko. Lehenengo puntua Otsagabiaren hasieran egingo dugu, Zatoia eta Anduña ibaiak elkartzen diren tokian; bigarrena Aizpurgin izango da eta azkena Ilunberrin, Sielban (olgeta lekua) konkretuki. 

2.2. Prozedura

Eremuak:

Lehenengo laginak hartuko ditugun lekuan, ondoren ibar osotik jarraitzen du Ezkaroze, Orontze, Espartza etab., gero ibarraren kanpoan jarraitzen du Aizpurgitik, Nabaskoitze… Aizpurgi izango da bigarren puntua eta amaitzen den lekua Ilunberrin izango da.  Ilunberri laginak hartzeko azken puntua da.

Otsagabia:

Azpurgi:

Ilunberri:

Materiala:

  • Termometroa, balantza, probeta, indikatzailea, tanta kontagailua, papera eta boligrafoa.

Prozedura:

  • Tenperatura: hasteko ibaiaren mugimendu gehiago dagoen lekuetaraino joan behar da, ondoren termometroa 10cm hondoratu behar da eta 2 minutu egon behar da murgildurik. Azkenik, termometroa atera eta tenperatura ikusi.
  • Aieraren tenperatura: uraren tenperatura neurtu eta gero termometroari giro tenperatura hartzen utzi behar zaio minutu batzuk.
  • Oxigeno disolbatua: hasteko, tubo batean bete eta hustu behar da ura 3 aldiz, ondoren TesTabseko 2 pastila bota behar dira eta disolbatu arte astindu. Amaitzeko, kolorea egiaztatu behar da oxigeno disolbatuaren orriarekin.
  • Uhertasuna: uhertasun eskaladun kubo bat erabili behar da, kubo horretan marra bateraino bete behar da eta ondoren ikusi behar da beheran daukan marrazkia eta ikusi zer uhertasun daukan kolorearengatik.
  • Ph: hasteko, tubo batean bete eta hustu behar da ura 3 aldiz, ondoren TesTabs pastila bat sartu behar da tuboan, itxi eta astindu.
  • Nitrogenoak:  hasteko, tubo batean bete eta hustu behar da ura 3 aldiz, ondoren nitratoko Nº 1 pastila bota behar da. Jarraitzeko,  pastila dislobatu arte astindu behar da eta pastila disolbatu eta gero nitratoko Nº 2 pastilla bota behar da eta berriz astindu disolbatu arte.

2.3. Emaitzak

H2O TenperaturaAirearen tenperaturaUhertasunaPh-aO2 disolbatuaNitratoak
Arazas3-4C11C0 JTU90-4 PPM0-5 PPM
Azpurgi7,5C15C0 JTU7-80 PPM0-5 PPM
Ilunberri8C11C40 JTU7-80-4 PPM0-5 PPM
Otsagabia7,5C16C0 JTU7-80 PPM0-5 PPM

Ingurumena: 

  • Arazas: harri handiak daude, kareharriak eta hareharriak direa. Ura oso garbi dago eta ez dago buztinik.
  • Otsagabia: tamaina ezberdineko harriak dira, kareharriak eta hareharriak. Ura, oro har, garbia dago eta ez dago buztinik.
  • Aizpurgi: tamaian ezberdineko harriak dira, kareharriak eta hareharriak. Ura, oro har, garbia dago eta ez dago buztinik.
  • Ilunberri: tamaina ezberdineko harriak dira, kareharriak eta hareharriak. Ura, oro har, garbi dago eta zoruan buztin gehiago dago.

2.4. Emaitzen interpretazioa

Leku guztietan neurtutako parametroen emaitzak oso antzekoak izan dira, baina aspektu batzuetan ikusten zen Arazas ibaian emaitzak pixka bat hobeagoak zirela.

Emaitza desberdinenak Ph-a eta uhertasuna izan ziren. Ph-aren emaitza Arazasen handiagoa izan zen, 9koa konkretuki. Zaraitzuko herrietan, aldiz, 7-8 tartekoak izan ziren. Uhertasuna, orokorrean, oso antzekoa izan zen Arazas, Aizpuri eta Otsagabian baina Ilunberrikoa desberdina atera zen. Gainontzeko emaitzak oso antzekoak ziren 4 tokiak konparatuz gero.

Arazas ibaia, parke natural batean kokatzen da, hortaz ingurumeneko emaitzak positiboagoak atera dira. Kontuan hartu behar da laginak hartu ditugun tokiak herrietan kokatzen direla eta errepideak, jende gehiago, nekazaritza etab. dago. Elementu horiek kontutan hartuta ulertu daiteke kutsadura gehiago egotea Aizpurgin, Otsagabian eta Ilunberrin Arazasekin konparatuta. Arazasen Ph-aren emaitza arraroa atera da, ibai baten Ph normala 6,5-8,3 artean dagoelako eta Arazasen 9 atera da.

Kutsadura: 

Orain dela urte asko ura garbia zegoen, baina urte hauetan gizakiok asko aldatu dugu mundua eta horrek kalte egin dio munduko hainbat elementuri, hauetako bat ura delarik. 

  • Nekazaritza eta abeltzaintzako prozesuetan ura erabili dugu eta animaliek euren lurra izateko natura aldatu dugu eta zuhaitzak, basoak eta hauen hostoak kendu eta ibaietara joan dira.
  • Produktu berriak (apaintzeko produktuak, sendagaiak…) sortzeak hondakinak sortu ditu eta hondakin horiek bakteriekin elkartzen dira eta sortzen diren elementuak ibaietaraino ailegatzen dira.
  • Behar batzuk asetzeko sortzen edo ustiatzen diren elementuek ere kutsatzen dute, adibidez egurrak, zentral hidroelektrikoak etab.

Hainbat elementuk ibaiaren kutsatzea eragiten dute. Egia da aldatzen dela hiriko ibaia edo herriko ibaia bada, herrian askoz gutxiago kutsatzen delako, baina herrian ere kutsatzen da. Elementu nagusiak hauek dira: plastikoa edo zaborra ibaietara botatzea, berotze globala eta fabriken kutsadura. Horren ondorioz ibaiko animaliak gehiago hiltzen dira, urak onagarri gutxiago ditu, gizakiei gaixotasun gehiago agertzen zaizkigu (sabelekoa, minbizia…) eta naturari kalte konponezina egiten zaio. 

3- Ondorioak

Proiektu hau egin ondoren, gauza batzuk ikasi eta barneratu ditut, adibidez ibaia nola ikertu, zein aldaketa fisiko eta kimiko gertatzen ari diren naturan eta ibaietan, nola hobetu egoera, zergatik aldatzen diren ibaien hainbat elementu etab.

4- Bibliografia

  • Nafarroako ingurumen kudeaketa S.A. (2014)  Bases tecnicas para el plan de gestion de la zona especial de conservacion. Nafarroako gobernua.
  • Reyes, C. & Peralbo, K. (2001). Manual de monitoreo los macroinvertebrados acuáticos como indicadores de la calidad del agua. Quito, Ecuador: EcoCiencia.
  • 55/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, “Zaraitzu ibaia” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena. Nafarroako Aldizkari Ofiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.