LIDIA SANSO (Amaia)

FRANCOREN ESKOLA

Lidia Sanso 1929ko martxoaren 8an Ezkarotzen jaio zen. Bere bizitza Ezkarotzen bizi izan zuen jaio zenetik orain arte. Bere aitak egurretan lan egiten zuen eta bere amak etxeko gauzetan. Bere gurasoei ume asko zeukatenez, ez zitzaien inporta bere umeak eskolara joatea ala ez, baina bai ala bai helduak zirenean lan egitea.

Eskola publiko joaten zen sei urtetik hamalau urteraino zena, eta bakarrik neskena zen. Bera 6 urterekin hazi zen eta zortzitik bederatziraino egon zen eskolan, egoerak ez zuelako uzten eskolan jarraitzea. Asteko bost egunetan eskolara joaten zen, goizez, arratsaldez eta gauez ordu bat zeukaten.Goizetan 9:30tik 12:30etaraino eskolan egoten zen eta ondoren ordu bateraino doktrinera joaten ziren. Eskola oso arrunta zen, mahai bakoitzean bi neska zeuden eta zaharra zen, klase barruan arbela, gurutzea, kuadroak… zeuden.

Goizetan otoitz egiten zuten eta ereserki nazionala abesten zuten. Bere eskolan matematikak, gizarte, gaztelan ematen zuten. Klase emateko horduan pertsona asko zeuden, hogeita hamar pertsona izatera ailegatu ahal ziren, hainbat urtekoak eta sexuak ez ziren elkartzen. Eskolak hainbeste ikasle zituenez, batzuk klaseak ematen zituzten bitartean beste batzuk nahi zutena ikasten zuten eta gero ikasten ari ziren horiek kalseak ematen zuten eta besteak bitartean ikasten zituzten. Lehen ez zen gaur bezala ikasgai bakoitzerako liburu bat daukagu, lehen entziklopedia erabiltzen zituzten guztiak gaztelaniaz zirenak.Batzuetan zigortzen zituzten ikaslei hitz egiteagatik, klasera ez joateagatik.. eta berak hauek bi egin zituen eta zigor bezala hamaiketako ordu gabe uzten zuten.

Ez zeukan gehien gustatzen zitzaion ikasgairik baina bai batere gustatzen ez zitzaiona,nire kasuan eta bere kasuan berdina da eta pertsona askori bezala, matematikak ez zitzaion ezer gustatzen.Patio garaian korrika egiten zuten, hamaiketakoa hartzen zuten,  santonariora jolasten zuten (hamopeheta moduko bat) Eskolara joatetik gehien gustaten zitzaiona jolastea zen.

Niri lan hau gizarte ikasgaian zehar egin ditugun lanetatik gehien gustatu zaidan lana izan da, ez nekizkin zenbait gauza ikasi izan ditudalako, gainera nire amonak ahaztuta izan dituen hainbat gauza gogoratu izan ditu lan honekin eta mota hauetako lanekin baloratzen dituzu gehiago dituzun gauzak ikusten dituzulako nola aldatu izan diren urteetan zehar eta gainera ikusten duzu nola bizi izan duten zure aiton-amonek eta niri kontatu didan gauza batzuk pena eman didate eta asko pozten dira gauzak aldatu izateaz. Adibidez ez zaidalako ezer gustatzen klaseak bakarrik nesken artean ematea edo zigortzea patiorik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.