ESKOLA FRANCOREN GARAIAN
Milagros Villanueva Udi deitzen da, 1928ko abuztuaren 4an jaio zen. Ezkarozen jaio eta hazi zen, Barrenese etxean. Bere aita nekazaria eta abeltzaina zen eta ama etxean zegoen familia zaintzen, baino gaztea zenean Frantziara lan egitera joan zen.
Ezkarozeko eskolan ikasi zuen. Edonork eskolara joaten zen, publikoa zelako. Alde batetik, nesken eskola zegoen, bestetik mutilena. Sei-zazpi urterekin hasi zen eskolara joaten eta hamalau urteraino joan zen. Astelehenetik larunbatera joaten zen, baina ostegunetan jai zeukan. Klaseak goizeko 9:00etan hasten ziren arratsaldelko 13:30etan amaitzen ziren, baina erdialdean patioa zeukaten, gutxi gorabehera hamabost minutukoak. Eskola bere ustetan “nahiko ondo zegoen”, arbela bat zeukaten, baita gurutzeak ere. 25-30 pertsona inguru joaten ziren, adin ezberdinetakoak baziren. Irakasleak guztiei berdina ematen zieten, berdin zuen adin desberdinetakoak baziren. Mutilek irakasle bat zeukaten eta neskek beste bat. Klaseak hasi baino lehen abesten eta gurtzen zuten. Ez da gogoratzen guztiz zer ematen zuten, baina matematikak ematen zituzten (gehitu, kendu, biderkatu eta zatitu). Klaseak gazteleraz ematen zituzten, ez zuten euskara ikasten. Gaizki portazen bazinen paretraren kontra jartzen zintuzten. Berk noizbait zigorra jaso zuen eta gurasoei ondo iruditzen zitzaien zigorrak jartzea uste zutelako merezi izango zenuela. Gurasoak uste zuten eskolara joan behar zirela, bera eta bere anai-arrebak.
Atsedenaldietan asko gustatzen zitzaion jolastea “Santonariora”. Jolas hau pertsonak paretaren kontra harrapaztean datza. Harri batekin asteko eguneetara jolasten zuten. Bere lagun batekin, Amparo izenekoa, pelotara jolasten zutela gogoratzen da. Olio itsua beste jolas bat zen. Azkenik, kartetara joalsten zuten, batez ere, briskara. Berari eskolatik gehien gustatzen zitzaiona irakasleek eman beharrekoa ondo eta gogoz azaltzen zutela zen. Ez zaio bururatzen ezer txarra eskolari buruz, zigorrak oso txikiak zirelako. Berak gehitu nahi du, eskolara joaten ziren bakoitzean egur zati bat eraman behar zutela, han hotza pasatzen zutelako eta modu honetan eskola berotzen zuten.
Elkarrizketa honekin asko ikasi dut eta oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, ikasi dudalako nolako egoera zegoen Zaraitzun duela gutxiarte, hau jakinda azaldu daiteke zergatik gaur egun gure ingurua den modu honetakoa. Batez ere, nekazaritza eta abeltzaintza gure inguruan ematea eta gure aiton-amonak Elizarengan fedea izatea. Bestetik, gizartearen aldaketak landu daitezke. Adibidez, eskolari dagokionez (irakasteko modua, materiala etab), umeen bizitzari dagokionez, Zaraitzuko populazioari dagokionez, hizkuntzei dagokionez, erlijioari dagokionez… Horregatik, lan hau oso baliagarria eta polita iruditzen zait historia lantzeko baina aldi berean gure arbasoen bizipenak ezagutzeko.