Lanbide jarduerari aplikaturiko zientziak ikasgaian, enpresa bat sortzea da hirugarren ebaluazioko helburua. Lan honetan nire enpresaren diseinuaren atalak aukeztuko ditut. Aukeratutako proiektua Zaraitzu ibarrean kokatuko dudan intsektu abeltegia izango da.
Proiektu hau aukeratzeko hainbat arrazoi topatu ditut:
- Intsektuek proteina gehiago dituzte, hau da, nutrizio-balio altuko elikagaiak dira. Gainera, besteak beste hegazti, txerri eta arrainen dieta naturalaren parte dira. Ez hori bakarrik, abantaila inmunologikoak eskaitzen dituzte gure animalientzat.
- Bailaran kokatzea abantaila bat izango da bertako abeltzainentzat pentsuaren garraio kostuak merkeagoak izango direlako.
- Enpresa mota honekin ingurumenean inpaktua gutxitzen da. Alde batetik, orain arte pentsuak ekoizteko ustiatzen ziren zereal-zelaien beharra gutxituko litzateke, hortaz behar den uraren kantitatea askoz txikiagoa izango da. Bestalde, intsektuen hazkuntzarako espazio gutxiago behar da eta negutegi efektua eragiten duten gas emisioak txikiak dira.
- Nire bizitza abeltzaintzarekin lotura asko dauka familiatik bizimodu hori jaso izan dudalako. Horren ondorioz, honekin lotutako proiektu bat garatu nahi dut. Gainera bailaran halako enpresa bat edukitzea idea ona iruditzen zait eta garatzea posiblea ikusten dut.
Zertan datza:
Intsektu abeltegi honetan, animalientzako pentsua egingo dut. Erabiliko ditudan intsektuak honako hauek izango dira:
- Acheta domesticus (kilkerra).
- Tenebrio molitor (kakalardo).
- Blattodea (labezomorro).
Erosleak:
- Nafarroako abeltzain jardueran lan egiten duten pertsonak izango dira nire bezeroak. Edozein ganadurako aproposa diren pentsuak ekoiztuko ditudalako.
- Gainera etorkizunean eskaintza zabaltzeko aukera ikusten dut eta etxeko animalien pentsuen produkzioan sar naiteke.
Kokapena:
- Izizeko poligonoko nabe batean eraikiko dut.
Beharrezkoak diren instalazioak honako hauek dira:
- Kamara klimatizatuak, tenperatura, hezetasun eta oxigeno kantitatearen kontrola ahalbidetzen dutenak.
- Hotz industrialeko ekipoa
- Hezegailua
- Oxigeno-neurgailua airean
- Paneleztatzea
- Lurzorua
- Instalazio elektrikoa
- Airea berritzeko sistema
- Ur-hargunea (FFE eta UBS)
Zerbitzua:
Intsektu abeletegi honetan, pentsua hartzeko lokalara joan behar zara, baina enkarguak egiterakoan kostua handituko da.
Deskontuak: gertukoak deskontuak izango dituzte. Erosketaren arabera deskontua handiagoa edo txikiagoa izango da.
Ordutegia erosleentzat: abeltegia goizez eta arratsaldez irekita egongo da.
- Goizez: 8tik 14etaraino.
- Arratsaldez: 17tik 20:30 raino.
Web orria: zarainsecta@gmail.com
Eskaerak: Web orrialdean eskaerak egin behar dira, baina telefonoz bezeroarentzako arreta-zerbitzua egongo da.
Instalazioak:
→ Kamara klimatizatu batean, tenperatura kontrolatu ahal dena hezetasuan eta oxigeno kantitatea.
- Hotz industrialeko ekipoa
- Hezegailua
- Oxigeno-neurgailua airean
- Paneleztatzea
- Lurzorua
- Instalazio elektrikoa
- Airea berritzeko sistema
- Ur-hargunea (FFE eta UBS)
Intsektu bakoitza leku ezberdinetan egongo dira, intsektuaren arabera asko baliatzen delako nola zaindu.
6 eremu ezberdin egongo dira: 3 intsektuaren hazkuntarako izango dira, beste bat intsektuak animalientzako pentsua bihurtzeko, beste bat azkena pentsua saltzeko eta enkarguak egiteko eta azkena langileentzako aldagela izango da.
Larba fasea (kakalardo) materiala:
- Moduloak.
- Gizentzeko erretiluak.
- Kribadorea.
- Erreprodukzio-kaxa.
Larba fasearik gabe (kilkerra eta labezomorroa) materiala:
- Hazkuntza-moduluak edo -orgak.
- Gizentzeko edukiontziak.
- Kartoizko arrautz-ontziak.
- Kartoizko saretak.
- Arrautzak eklosionatzeko tiradera.
Intsektuak:
kakalardo (Tenebrio molitor):
- % 45-60 proteina.
- Tenperatura: 25-32 gradu.
- Elikadura: hosto ustelak, egur txikiak, materia deskomposatua, intsektu hilak, gorotza eta ale biltegiratuak.
- Erabiliko den nahasketa: ogi lehorra, sustratua eta irina.
- Nola landu: edukiontzian erdiraino bete sustratoarekin eta ondoren tenebrioak jarri (100 tenebrio). ondoren telazko trapu batekin estaliko dugu eta goma bat erabiliko dugu ez mugitzeko.
- Mantenimendua:
- Ogi lehorra jarriko dugu gastatzen den bitartean.
- Astean behin bustituko dugu trapua.
- Urtean gutxienez behin sustratua aldatuko dugu,zulo finen iragazkiarekin, hau egingo dugu tenebrioak 9 edo 10garren fasetan daudenean, arrautzak ez galtzeko.
- Berotzeko bonbillak edo esterrilla berogailua.
- 2 hazkuntza izango ditugu.
kilkerra (Antzeta domestikus):
- Elikadura: ogia, fruituak, barazkiak eta pentsua.
- Hidratazioa: gelezko ura, botilako ura, fruituak eta barazkiak.
- Ingurunea: 28-30 gradu, ingurume hezeak eta beroak, eguneko eta gaueko zikloak, oxigenoa oso garrantzitsua da.
- Mantenimendua:
- Hasteko plastikozko ontziak beharko ditugu.
- Ontziaren barruan (lurrran) egunkariaren papera jarriko dugu eta baita ere arrautz-ontziak moztuko ditugu medidaren arabera eta jarriko ditugu batzuk, baina ontziari horaindik leku pixka bat utziko diogu (Arrautz-ontziak garbiak egon behar dira).
- Sareta (metalika) bati zulo bat egingo diogu aireztapena egoteko eta ontziari bere tapa jarriko diogu (zulo bat daukana).
- Taparen zuloan sareta itsasiko diogu.
- Amaitzeko janaria eta ura jarriko dugu ontziaren barruan.
Labezomorroa (Blattodea ):
- Tenperatura: 28-32 gradu eta hezetasun asko behar dute 70-90%koa.
- Elikadura: fruta,barazkiak, ogi lehorra, galletak eta zerealak erabiliko ditugu.
- Mantenimendua:
- aireztapen ona behar dute.
- 5cm-ko turba erabiliko dugu eta arrautz-ontziak refugio moduan.
- 40x35x25 cm-ko terrarioa erabiliko ditugu.
- Amaitzeko janaria eta ura jarriko dugu.
Logoa:
AURREKONTUA:
MATERIALA | PREZIOA | KOPURUA | ZENBATEKOA |
Gizentzeko erretiluak. | 5,32 | 68 | 361,76 |
Kribadorea. | 14,99 | 4 | 59,96 |
Erreprodukzio-kaxa. | 33 | 14 | 462 |
Hazkuntza-moduluak edo -orgak. | 440 | 3 | 1.230 |
Gizentzeko edukiontziak. | 759 | 2 | 1.518 |
Kartoizko arrautz-ontziak. | 12,99 | 20 | 25,98 |
Arrautzak eklosionatzeko tiradera. | 94,99 | 2 | 189,98 |
Langilearen soldata (langile bakarra):
- 1.490€ hilabetean.
- 8 ordu egunean.
- 5 egun (astelehenatik ostiralera).
- Atsedena jateko 25 minutu eta gero nahi duenean 10 minutko beste bat.
Izaera juridikoa:
Izaera juridikoa:
- Sozialitate zibila edo irregularra.
- NEZaren dirulaguntzak emango didate enpresa berri bat hasteagatik.
Lokalako lizentzia:
- Nasuvinsarekin kontaktuan jarri behar naiz Izizeko poligonoa beraiena delako.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia, obra-lizentzia eta Irekitzeko lizentzia Galozeko udaletxean (2 hilabete lehenengo biak eta hilabete bat hirugarrena epeaniri erantzuteko).
Berariazko beste izapide batzuk, jardueraren arabera:
- Jarduera: Nekazaritzako elikagaien jarduerak, elikagai-prestakinak.
- Izapidea: Elikagai enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorra.
- Non: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua-Elikagai Segurtasuna.
Ekonomia jardueren gaineko zerga (IAE):
- Hilabetero dirua ordaindu behar diot ekonomia jardueren gaineko zerga nire lana egiteko.
Diru laguntzak:
- 750- 2.000 euro artekoa emango didate.
- Ekonomia berdea bada %30 edo 50.000€ emango didate.
Ondorioak:
Lanbide ikasgaina egin dudan azken proiektuarekin, ez nekien hainbat gauza ikasi izan ditut. Gehien bat, autonomia lantzeko oso erabilgarria iruditu zait intsektu abeltegi bat nik bakarrik eraikitzea. Baita ere erabili ditudan intsektuei buruz ez nekien elementu batzuk ikasi izan ditut. Gainera, etorkizunera begira, lan honek baliogarria izan daiteke, momentu batean autonoma nahietan banago oinarri txiki bat edukituko dudalako.
Amaitzeko, ez nekien hainbat diru laguntza berriak ikasi izan ditut eta baita ere enpresa berri bat sortzeko egin behar ditudan mugimendu guztiak ikasi ditut proiektu honi esker.
Bibliografia:
https://www.botanical-online.com/animales/tenebrio-cria
https://www.comunicae.es/en/press-release/las-granjas-de-insectos-un-nuevo-modelo-de-1198333/ https://proteinsecta.es/como-criar-grillos/http://www.zootecniadomestica.com/mantenimiento-de-los-grillos/https://proteinsecta.es/que-materiales-para-granjas-de-insectos-necesitamos/