Kaixo, gu Edgar eta Ibai gara. Erreportaje bat egin dugu Zaraitzu ibarreko pertsona bati buruzkoa. Guk, Xabier Diaz Esarte-ri egin diogu elkarrizketa zaraitzuko uskaran eragin handia izan duelako. Xabier Zaraitzuko euskal hiztun amorratua da eta uskarari dagokionean oso jakintsua. Ibarrean izan den euskal eragile nagusienetako bat da. Erreportaje hau Zaraitzuko uskarari buruzkoa da.
Gelatik plazara! Liburutatik ahotara!
“Euskara ez da inolaz ere eskolako hizkuntza izan behar, bizitzarako hizkuntza baizik!” Xabier Díaz Esarte.
Noizbait galdetu diozu zure buruari zein den euskararen egoera ibarrean? Zer pertsonak bultzatu dute? Zer pertsona talde hitz egiten dute oro har? Ba galdera horiek denak argitzeko Xabier Diaz Esarterekin hitz egin dugu. Xabier Zaraitzuko euskal hiztun amorratu bat da eta euskaran jakintsu bat. Ibarrean izan da euskal eragile nagusienetako bat, bera emanaldi edo euskal topaketa guztietan dago edo presentzia izaten du; ezin da esan ez duela protagonismoa ibarreko euskeran. Bestalde, Xabier hainbat liburu idatzi ditu, bat orreagako antzinaroari buruz, eta bestea nafarroako errepideei buruz. Gainera, Zaraitzuko iotei edo inauterietako abestiaren letra berak idatzi du.
Xabierrek dio euskal komunitateari luzatzen dion komplizitate nagusia euskaraz aritzea dela, “Zaraitzuko euskal hiztun bat besterik ez naiz”. Bere egoera euskararekin oso gertukoa da, bere hizkuntza nagusia baino aprezio gehiagorekin. Xabierrek espero duena gertatzea bere ekintzekin da pertsona batzuek haien kontzientzia argitzea, pentsaraztea eta hausnartzea eta jakitea euskara guztion ondarea dela, eta beraiena ere bai. “Gizarte honetan gaztelania erabiltzera behartuta gaude, hizkuntza amankomuna daukagulako, elkarren arteko ulertzeko hizkuntza, baina euskaraz ari naizen bakoitzean apustu pertsonal bat egiten dut, nire erabakia da, euskal komunitateari luzatzen diodan konplizitate keinua da”.
Euskera ibarreko zati garrantzitsu bat da: etxeen izenak, abizenak, errekak, landareak, katazaharrak… Den dena euskaraz mintzatzen da. Xabierrek mezu hori zabaltzen du bere idazlanetan etengabe: “Euskara hizkuntza baino zertxobait gehiago da: kultur aberats bat ezagutzeko tresna baliogarria, jendearengana hurbiltzeko zubia, jakiteko nondik datorren, zeintzuk dira nire sustraiak, hobeto identifikatzeko nire burua lurralde honekin, Zaraitzurekin…”. Gaztelanian ere euskarak parte hartzen du; ez dakigunean nola esaten den hitz bat gaztelaniaz, gehienetan euskaraz badakigu, eta orduan “Euskañol” moduko bat erabiltzen dugu. Xabierrek Bablili kantan parte hartu du. Berak bultzatu nahi izan zuen, Zaraitzukoa delako.
“Atzera begira, euskera sekulako aurrerapen handia eman du, eta orain Otsagiko eskolarekin eta jaiekin asko normalizatu da”. Hau da Xabierrek dioena euskararen egoerari buruz ibarrean, baina ere dio ez dela izan behar bakarrik eskola-hizkuntza, bizi hizkuntza baizik, eta horretarako lan handia geratzen da; hori dela eta, euskara hume batzuen ama-hizkuntza bilakatzen ari da gaur egungo guraso gazteei esker.
Honekin ondorioztatzen duguna da euskara Zaraitzu ibarreko gauza garrantsitzuenetariko bat dela. Lehen baino gehiago hitz egiten da, gazteen eta belaunaldi berriei esker gehien bat. Beti izan da Zaraitzu ibarreko gauza garrantzitsu bat, eta hori ibarreko kulturan eta historioan ikusten da. Orain bihurtu da jende askoren prexusko gauzenetako bat eta errelazioetan zubi Hemen ikusiarazten dena da ibarreko euskararen etorkizuna gazteetan dagoela.