AITONA-AMONAK GERRA ZIBILEKO ESKOLETAN
Nire aitona Jose Antonio Goiena Lusarreta da eta 1933ko urriaren 9an jaio zen Uskartzen. Bere aitak mendian lan egiten zuen eta bere ama etxean umeak zaintzen eta etxeko lanak egiten geratzen zen. Herriko eskolan publikoan ikasi zuen, eskola segregatua zen, hau da, mutilak alde batetik eta neskak bestetik. Bost urterekin hasi zen eskolan eta zorte ona izan zuen hamalau urterarte egon zelako eskolan ikasten, eskola egunak sei ziren astelehenetik larunbatera eta igandea festa zen, eta klase egun bakoitzak 9etatik ordubaterarte eta bazkaldu ondoren beste hiru ordu ziren. Eskola handia eta berria zen. Bi klase zien nesken klasea eta mutilen klasea. Klaseetan pupitre batzuk zeuden baina gehiengoa mahi handiak ziren. Mahi bakoitzean zortzi pertsona esertzen ziren. Eskolan gurutze erlijiosoa zegoen paretan eta Frankoren aurpegiaren koadro bat zegoen klaseko atearen ondoan. Nire aitonaren klasean hogeitahamar ikasle inguru ziren eta adin desberdinekoak. Ikasle txikienak aurrean esertzen ziren eta atzean ikasle handienak. Nire aitonak hurrengoa esan zuen doña Pili irakaslearen inguruan : “ Doña Pili fue la mejor profesora del mundo y la que más me ha enseñado”. Lau irakasle izan zituen baina bakarrik doña Piliren izenarekin gogoratzen da, eta Eugikoa zen, gero ere Erronkariko, Izizeko eta Iruñeko irakasleak izan zituen. Klasera heldu baino lehen eskolako atean jartzen ziren neskak alde batetik eta mutilak bestetik, eta “Cara al sol” himno faxista abesten zuten egunero. Denetik ikasten zuten, enziklopedia erabiltzen zuten eta horrela irakasleak egun bakoitzean ikasgai bat ematen zuen. Liburuak txikiak zirenean erabiltzen zituzten baina gero handitzen joatean enziklopedia erabiltzen zuten denetarako. Eskolan soilik gaztelera irakasten eta hitz egiten zen, “mi padre sabia euskera pero era analfabeto en euskera entonces no me pudo enseñar euskera”. Jolas orduetan jolas askotara jolasten zuten eta gehien gustatzen zitzaiona izkutaketa zen. Eskolan zigorrak erabiltzen ziren, adibidez erregelarekin eskuan jotzea edo liburuak eskuetan jartzea eta denbora luzez pisu horrekin aguantatzea…”a mi me castigaron una vez por no ir a la iglesia” baina gutxietan zigortzen zuten nire aitona. Bere gurasok esaten zuten eskolara joatea garrantzitsua zela, bertan ikasten zenuelako. Eskolari buruz dituen oroitzapen onenak dira bera ikasten egotea, ikastea gustoko zuelako eta oroitzapenik txarrak ez ditu, eskolako guztia gustatzen zitzaiolako.
Lan hau egitea gustatu zait, nire aitonarekin hitz egin dudalako bere bizitza nola zen Gerra Zibila gertatu zenean eta interesgarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana izan da galderak nire aitonari botatzea eta nire aitonak dena oso ongi azaltzea, ikasi dudana izan da garai honetako aitona-amonak gudari batzuk izan direla eta meritua izan dutela aurrera ateratzen. Ez dut izan ezer ez zaidana gustatu, eta ere esan behar da Gerra Zibila ez dela hain atzean geratzen, eta baloratu behar ditugula aitona-amonak ahal dugun arte.