Frankoren Eskola
Sira Martín-Granizo Pedrosa 1937. urtean jaio zen, Leon hirian. Bere aitak esne kondentsatu eta gurin fabrika bat zeukan, baina Sirak ez zuen bere aita ezagutu, berak zazpi hilabete zeuzkanean hil baitzen.
Eskola pribatu batean ikasi zuen, monja eskola batean, horregatik, bere eskola emakumeentzat bakarrik zen, garai horretan neskak eta mutilak banatzen zirelako ere. Bost urteetatik eskolara joan zen eta batxilergoa bukatu arte ikasi zuen, 17 urteetara arte, “hice la reválida y ya me salí”. Astelehenetik ostiralera ikasten zuen eskolan, orain bezala, baina berak eskolan jaten zuen eta 7etan bukatzen zuten: “Íbamos por la mañana, llegábamos, teníamos misa, luego clases, la comida, recreo y luego, a las 6, nos íbamos ya para casa”.
Bi eskola ezberdinetara joan zen. Lehenengoa, bost urteekin joan zena eskola zaharra zen, baina zazpi urteekin eskolaz aldatu zen, hiriko kanpoaldean zegoen eskola oso handi batere. Handia zen, berria, lorategiarekin, saskibaloiko pistarekin etab. Magisteritza eskola zeukan ere, beraz oso handia zen. Gurutzeak pareta guztietan zeuden, eta arbela bat zegoen klase bakoitzeko. Klase askotan egon nintzen, baina azkenean, batxilergora joan nintzenean, bakarrik sei ikasle geratu ziren, hiru letretatik eta hiru zientzietatik, baina batzuetan beste batzuekin elkartzen ziren. Gutxi gorabehera adina berdinekoak ziren, ez zegoen ezberdintasun handia klasekideen adinen artean.
Sirak irakasleak gogoratzen ditu, batzuk maitasunarekin eta beste batzuk ez hainbeste. Irakasleak monjak ziren, eta ikasgai bakoitzarentzat irakasle edo monja bat zegoen. Espainia guztitik zetozen irakasleak izan zituen: Madrilekoa, Asturiasekoa, Extremadurakoa eta besteak ez zekien nongoak ziren, bakarrik harreman ona zuenetaz gogoratzen da. Klase hasieran otoitzen zuten, goiz guztietan meza zeukaten eta arratsaldeetan exposición del santisimo zeukaten. Batzuetan Rosarioa otoitzen zuten.
Ikasgaiak ongi gogoratzen ditu, eta gogokoenak matematika eta kimika zituen, eta hizkuntza arloan frantsesa. Liburuak gogoratzean esaten duena da oso luzeak zirela, aspergarriak eta argazki gutxikoak; bere hitzetan: “Muy aburridos, mucha letra, mucha letra, poco dibujo, mucha letra…”. Klaseak gaztelaniaz egiten ziren, baina nahi bazenuen ahal zenuen frantsesa edo ingelera ikastea aukerato. Urte batzuetan biak egin behar zenituen, baina berak frantsesa aukeratu zuen monja frantses bat oso garrantzitsua zelako eta horregatik frantsesa elizarentzat oso garrantzitsua zelako. Jolas garaian saskibaloian aritzen zen edo bestela korrika egiten zuen lagunekin. Txikia zenean, belauniko jartzen zituzten paretaren kontra zigor bezala, baina ondoren zigorrak aldatu ziren eta jolas garaia eta horrelakoak kentzera pasatu ziren.
Bere ama oso pozik zegoen eskolarekin eta etxean ere gauza asko irakasten zizkien, eta gainera uste zuen eskolan ongi portatzera irakasten zietela, disziplinarekin. Oroitzapen gogokoena berarentzat zen eskolako bizikidetza klasekideen artean eta hauek irakasleekin zutena.
Lan hau asko gustatu zait, gauza asko ikasi ditudalako gaiari buruz eta hainbat zalantza argitu dizkidalako garai horren hezkuntzari buruz, Francoren boterearekin. Orokorrean, guztia gustatu zait eta lan hau bezalako beste batzuk egitea ongi egongo zen, horrela antzinako egoera ikasi ahal dugu gertuago edo pertsona ezagun baten bidez. Asko gustatu zait nire izeba-amonarekin hitz egitea gai honi buruz eta denboraldi hori nola bizi izan zuen jakitea.