CELIA OSTA ESARTE (Ibai)

” Estuve en la escuela hasta los 12 años porque tenía que trabajar para comprar el pan”  

Nire amona Celia Osta Esarte da eta 90 urte ditu.  Bigarren errepublika, gerraostea, gerra zibila eta Francoren diktadura bizi ditu. 1932ko abenduaren 31an jaio zen, Otsagabian. Irigoien kalean bizi zen, Inaxo etxean. Bere aita mandazaina zen eta bere amak etxean lan egiten zuen, baina, aberatsen etxeetara joaten zen ere haurrak zaintzeko eta etxeak garbitzeko. Eskolara neskak eta mutilak joaten ziren, eskola publikoa zen. 8 urterekin eskolara joaten hasi zen eta 12 urterekin eskolara joateari utzi zion dirua behar zutelako, zazpi anai-arreba zirelako eta bera bigarren handiena zenez, lan egitera joatea tokatu zitzaion. Beste etxeetara joaten zen garbitzera, erosketak egitera, haurrak zaintzera. Eskolan 9etatik 1etaraino aritzen ziren goizez eta arratsaldez 3etatik 5etaraino. Aste osoan joaten ziren eta larunbatean ere. Igandeak ziren eskolara joaten ez ziren egun bakarrak. Eskola Ilincheta etxea zen, gela handi bat zuten eta hor klaseak ematen zituzten. Gelak, arbela bat zuen eta arbelaren goiko aldean gurutze bat zuten, gela zaharra zen. Klasean 60 ikasle zeuden gutxi gora behera, neskak eta mutilak ziren. Irakasle bakarra zen eta berarekin dena egiten zuten, Irunberrikoa zen. Eskolara heltzean Rosarioa abesten zuten goizero. Ez zeuden irakasgairik, bakarrik irakurtzen, idazten eta matematikak egiten ikasten zuten. Gehiketak egitea gustatzen zitzaion baina biderkatzeko taulak gehiketak baino askoz gehiago gustatzen zitzaizkion. Irakasleak antolatzeko taldeak egiten zituen adin guztietako haurrak zeudelako. “ Nunca hemos tenido libros y tampoco nos mandaban tarea para hacer en casa, todo lo hacíamos en la pizarra. Luego salíamos y ya era otra vida, jugar” azpimarratzen du nire amonak. Gazteleraz hitz egiten zuten denbora guztian eta ez zen beste hizkuntzarik ez hitz egiten, ez ikasten. Patioetan jolasten zuen, bere joku gogokoena soka saltoa zen. Klaseetan zigor ohikoena zen belaunez jartzea iskin batean. Noizbait zigortu diote galtzaria irakasleari botatzeagatik. Galtzaria neskek eramaten zuten eta galtzerdiak ez jeisteko erabiltzen zen. Bere gurasoek eskola ez zuten baloratzen pentsatzen zutelako hobea zela lan egitera joatea dirua behar zutelako. Bere oroitzapen onena da jaunartzeko egunetan neskekin hitz egiten zuelako, jolasten zutelako eta oso ongi egoten zirelako. Bere momentu txarrena zen irakasleak erregelarekin jotzen zionean eskuan. 

Elkarrizketa hau egin eta gero nire ondorioa da, asko ikasi dudala nire amonaz. Gauz asko ez nekizkien eta asko gustatu zait nire amonaren bizi baldintzak nolakoak ziren jakitea. Elkarrizketa honek erakutsi dit ere nola zen lehengo bizitza eta konturatu naiz ez zela oso egokia, zaila zen diru asko ez zegoelako eta haur asko lan egitera joan behar ziren dirua irabazteko, oso goiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.