Kategoriaren artxiboa: Sin categoría

ITZALEKO GARAIA / HÓRREO DE IZAL

Bereziki interesgarria da neurri txikiko garaia, Urraul Garaiko eta Aezkoako beste batzuekin lotua. Alde bakoitzean hiru zutabe rustikotan bermatzen da, onddo itxura ematen dien txapela moduko batez koroatuta. Beheko aldeko alboko horma-atalak harriekin bete dira, eta aurrekoek, berriz, salbuetsita jarraitzen dute. Gorputzak lepokoak eta bi isurialdeko estalkia ditu; desnibela sei mailako eskailera batek gainditzen du, sarrera burudunera iristen dena.

Garia Itzal herriaren, Ballaz etxean dago. Nafarroako etxebizitza tradizional baten eta baratzen artean dago, eta, beraz, landa-giro bikaina arnasten da. Bisitariari modu diskretuan erakusten saiatzen da. Hortxe datza bere jenialtasuna. Gainera, zurezko mihiztaduren kalitateagatik eta kontserbazio-egoera onagatik nabarmentzen da eraikin hau. Tenperatura baxuen eta inguruko hezetasunaren aurrean alea hartzeko erabiltzen da, eta barrualdea konpartimentu ezberdinetan banatuta dago. Egurra protagonista gisa erabiltzen duen garai honek berezko ezaugarriak baditu ere, Erkidegoko beste garai batzuekin ere antzekotasunak ditu. Itzaleko garaiak alearen kontserbaziorako modu tradizionala erakusten dio bisitariari, garaiaren bilakaeraren aurrean heroikoki eusten diona.

Zarainsekta: intsektu abeltegia

Lanbide jarduerari aplikaturiko zientziak ikasgaian, enpresa bat sortzea da hirugarren ebaluazioko helburua. Lan honetan nire enpresaren diseinuaren atalak aukeztuko ditut. Aukeratutako proiektua Zaraitzu ibarrean kokatuko dudan intsektu abeltegia izango da.

Proiektu hau aukeratzeko hainbat arrazoi topatu ditut:

  • Intsektuek proteina gehiago dituzte, hau da, nutrizio-balio altuko elikagaiak dira. Gainera, besteak beste  hegazti, txerri eta arrainen dieta naturalaren parte dira. Ez hori bakarrik, abantaila inmunologikoak eskaitzen dituzte gure animalientzat. 
  • Bailaran kokatzea abantaila bat izango da bertako abeltzainentzat pentsuaren garraio kostuak merkeagoak izango direlako.
  • Enpresa mota honekin ingurumenean inpaktua gutxitzen da. Alde batetik, orain arte pentsuak ekoizteko ustiatzen ziren zereal-zelaien beharra gutxituko litzateke, hortaz behar den uraren kantitatea askoz txikiagoa izango da.  Bestalde, intsektuen hazkuntzarako espazio gutxiago behar da eta negutegi efektua eragiten duten gas emisioak txikiak dira.
  • Nire bizitza abeltzaintzarekin lotura asko dauka familiatik bizimodu hori jaso izan dudalako. Horren ondorioz, honekin lotutako proiektu bat garatu nahi dut. Gainera bailaran halako enpresa bat edukitzea idea ona iruditzen zait eta garatzea posiblea ikusten dut.

Zertan datza:

Intsektu abeltegi honetan, animalientzako pentsua egingo dut. Erabiliko ditudan intsektuak honako hauek izango dira:

  • Acheta domesticus (kilkerra).
  • Tenebrio molitor (kakalardo).
  • Blattodea (labezomorro).

Erosleak:

  • Nafarroako abeltzain jardueran lan egiten duten pertsonak izango dira nire bezeroak. Edozein ganadurako aproposa diren pentsuak ekoiztuko ditudalako.
  • Gainera etorkizunean eskaintza zabaltzeko aukera ikusten dut eta etxeko animalien pentsuen produkzioan sar naiteke.

Kokapena:

  • Izizeko poligonoko nabe batean eraikiko dut.

Beharrezkoak diren instalazioak honako hauek dira:

  • Kamara klimatizatuak, tenperatura, hezetasun eta oxigeno kantitatearen kontrola ahalbidetzen dutenak.  
  • Hotz industrialeko ekipoa
  • Hezegailua
  • Oxigeno-neurgailua airean
  • Paneleztatzea
  • Lurzorua
  • Instalazio elektrikoa
  • Airea berritzeko sistema
  • Ur-hargunea (FFE eta UBS)

Zerbitzua:

Intsektu abeletegi honetan, pentsua hartzeko lokalara joan behar zara, baina enkarguak egiterakoan kostua handituko da.

Deskontuak: gertukoak deskontuak izango dituzte. Erosketaren arabera deskontua handiagoa edo txikiagoa izango da. 

Ordutegia erosleentzat: abeltegia goizez eta arratsaldez irekita egongo da. 

  • Goizez: 8tik 14etaraino.
  • Arratsaldez: 17tik 20:30 raino.

Web orria:  zarainsecta@gmail.com

Eskaerak: Web orrialdean eskaerak egin behar dira, baina telefonoz bezeroarentzako arreta-zerbitzua egongo da.

Instalazioak: 

 → Kamara klimatizatu batean, tenperatura kontrolatu ahal dena hezetasuan eta oxigeno kantitatea.

  • Hotz industrialeko ekipoa
  • Hezegailua
  • Oxigeno-neurgailua airean
  • Paneleztatzea
  • Lurzorua
  • Instalazio elektrikoa
  • Airea berritzeko sistema
  • Ur-hargunea (FFE eta UBS)

Intsektu bakoitza leku ezberdinetan egongo dira, intsektuaren arabera asko baliatzen delako nola zaindu.

6 eremu ezberdin egongo dira: 3 intsektuaren hazkuntarako izango dira, beste bat intsektuak animalientzako pentsua bihurtzeko, beste bat azkena pentsua saltzeko eta enkarguak egiteko eta azkena langileentzako aldagela izango da.

Larba fasea (kakalardo) materiala:

  • Moduloak.
  • Gizentzeko erretiluak.
  • Kribadorea.
  • Erreprodukzio-kaxa.

Larba fasearik gabe (kilkerra eta labezomorroa) materiala:

  • Hazkuntza-moduluak edo -orgak.
  • Gizentzeko edukiontziak.
  • Kartoizko arrautz-ontziak.
  • Kartoizko saretak.
  • Arrautzak eklosionatzeko tiradera.

Intsektuak:

kakalardo (Tenebrio molitor):

  • % 45-60 proteina.
  • Tenperatura: 25-32 gradu.
  • Elikadura: hosto ustelak, egur txikiak, materia deskomposatua, intsektu hilak, gorotza eta ale biltegiratuak.
  • Erabiliko den nahasketa: ogi lehorra, sustratua eta irina.
  • Nola landu: edukiontzian erdiraino bete sustratoarekin eta ondoren tenebrioak jarri (100 tenebrio). ondoren telazko trapu batekin estaliko dugu eta goma bat erabiliko dugu ez mugitzeko.
  • Mantenimendua:
  •  Ogi lehorra jarriko dugu gastatzen den bitartean.
  • Astean behin bustituko dugu trapua.
  • Urtean gutxienez behin sustratua aldatuko dugu,zulo  finen iragazkiarekin, hau egingo dugu tenebrioak 9 edo 10garren fasetan daudenean, arrautzak ez galtzeko.
  • Berotzeko bonbillak edo esterrilla berogailua.
  • 2 hazkuntza izango ditugu.

kilkerra (Antzeta domestikus):

  • Elikadura: ogia, fruituak, barazkiak eta pentsua.
  • Hidratazioa: gelezko ura, botilako ura, fruituak eta barazkiak.
  • Ingurunea: 28-30 gradu, ingurume hezeak eta beroak, eguneko eta gaueko zikloak, oxigenoa oso garrantzitsua da.
  • Mantenimendua: 
  • Hasteko plastikozko ontziak beharko ditugu. 
  • Ontziaren barruan (lurrran) egunkariaren papera jarriko dugu eta baita ere arrautz-ontziak moztuko ditugu medidaren arabera eta jarriko ditugu batzuk, baina ontziari horaindik leku pixka bat utziko diogu (Arrautz-ontziak garbiak egon behar dira).
  • Sareta (metalika) bati zulo bat egingo diogu aireztapena egoteko eta ontziari  bere tapa jarriko diogu (zulo bat daukana).
  •  Taparen zuloan sareta itsasiko diogu.
  • Amaitzeko janaria eta ura jarriko dugu ontziaren barruan.

Labezomorroa (Blattodea ):

  • Tenperatura: 28-32 gradu eta hezetasun asko behar dute 70-90%koa.
  • Elikadura: fruta,barazkiak, ogi lehorra, galletak eta zerealak erabiliko ditugu.
  • Mantenimendua: 
  • aireztapen ona behar dute. 
  • 5cm-ko turba erabiliko dugu eta arrautz-ontziak refugio moduan.
  • 40x35x25 cm-ko terrarioa erabiliko ditugu.
  • Amaitzeko janaria eta ura jarriko dugu.

Logoa:

AURREKONTUA:

MATERIALAPREZIOAKOPURUAZENBATEKOA
Gizentzeko erretiluak.5,3268361,76
Kribadorea.14,99459,96
Erreprodukzio-kaxa.3314462
Hazkuntza-moduluak edo -orgak.44031.230
Gizentzeko edukiontziak.75921.518
Kartoizko arrautz-ontziak.12,992025,98
Arrautzak eklosionatzeko tiradera.94,992189,98

Langilearen soldata (langile bakarra): 

  • 1.490€ hilabetean.
  • 8 ordu egunean.
  • 5 egun (astelehenatik ostiralera). 
  • Atsedena jateko 25 minutu eta gero nahi duenean 10 minutko beste bat.

Izaera juridikoa: 

Izaera juridikoa: 

  • Sozialitate zibila edo irregularra.
  • NEZaren dirulaguntzak emango didate enpresa berri bat hasteagatik.

          Lokalako lizentzia:

  • Nasuvinsarekin kontaktuan jarri behar naiz Izizeko poligonoa beraiena delako.
  • Jarduera sailkatuaren lizentzia, obra-lizentzia eta Irekitzeko lizentzia Galozeko udaletxean (2 hilabete lehenengo biak eta hilabete bat hirugarrena epeaniri erantzuteko).

          Berariazko beste izapide batzuk, jardueraren arabera: 

  • Jarduera: Nekazaritzako elikagaien jarduerak, elikagai-prestakinak.
  • Izapidea: Elikagai enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorra.
  • Non: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua-Elikagai Segurtasuna.

          Ekonomia jardueren gaineko zerga (IAE):

  • Hilabetero dirua ordaindu behar diot ekonomia jardueren gaineko zerga nire lana egiteko.

Diru laguntzak: 

  • 750- 2.000 euro artekoa emango didate.
  • Ekonomia berdea bada %30 edo 50.000€ emango didate. 

Ondorioak: 

Lanbide ikasgaina egin dudan azken proiektuarekin, ez nekien hainbat gauza ikasi izan ditut. Gehien bat, autonomia lantzeko oso erabilgarria iruditu zait intsektu abeltegi bat nik bakarrik eraikitzea. Baita ere erabili ditudan intsektuei buruz ez nekien elementu batzuk ikasi izan ditut. Gainera, etorkizunera begira, lan honek baliogarria izan daiteke, momentu batean autonoma nahietan banago oinarri txiki bat edukituko dudalako.

Amaitzeko, ez nekien hainbat diru laguntza berriak ikasi izan ditut eta baita ere enpresa berri bat sortzeko egin behar ditudan mugimendu guztiak ikasi ditut proiektu honi esker.

Bibliografia: 

https://www.botanical-online.com/animales/tenebrio-cria

https://www.comunicae.es/en/press-release/las-granjas-de-insectos-un-nuevo-modelo-de-1198333/ https://proteinsecta.es/como-criar-grillos/http://www.zootecniadomestica.com/mantenimiento-de-los-grillos/https://proteinsecta.es/que-materiales-para-granjas-de-insectos-necesitamos/

SIRA MARTÍN-GRANIZO PEDROSA (Edgar)

Frankoren Eskola

Sira Martín-Granizo Pedrosa 1937. urtean jaio zen, Leon hirian. Bere aitak esne kondentsatu eta gurin fabrika bat zeukan, baina Sirak ez zuen bere aita ezagutu, berak zazpi hilabete zeuzkanean hil baitzen. 

Eskola pribatu batean ikasi zuen, monja eskola batean, horregatik, bere eskola emakumeentzat bakarrik zen, garai horretan neskak eta mutilak banatzen zirelako ere. Bost urteetatik eskolara joan zen eta batxilergoa bukatu arte ikasi zuen, 17 urteetara arte, “hice la reválida y ya me salí”. Astelehenetik ostiralera ikasten zuen eskolan, orain bezala, baina berak eskolan jaten zuen eta 7etan bukatzen zuten: “Íbamos por la mañana, llegábamos, teníamos misa, luego clases, la comida, recreo y luego, a las 6, nos íbamos ya para casa”.

Bi eskola ezberdinetara joan zen. Lehenengoa, bost urteekin joan zena eskola zaharra zen, baina zazpi urteekin eskolaz aldatu zen, hiriko kanpoaldean zegoen eskola oso handi batere. Handia zen, berria, lorategiarekin, saskibaloiko pistarekin etab. Magisteritza eskola zeukan ere, beraz oso handia zen. Gurutzeak pareta guztietan zeuden, eta arbela bat zegoen klase bakoitzeko. Klase askotan egon nintzen, baina azkenean, batxilergora joan nintzenean, bakarrik sei ikasle geratu ziren, hiru letretatik eta hiru zientzietatik, baina batzuetan beste batzuekin elkartzen ziren. Gutxi gorabehera adina berdinekoak ziren, ez zegoen ezberdintasun handia klasekideen adinen artean. 

Sirak irakasleak gogoratzen ditu, batzuk maitasunarekin eta beste batzuk ez hainbeste. Irakasleak monjak ziren, eta ikasgai bakoitzarentzat irakasle edo monja bat zegoen. Espainia guztitik zetozen irakasleak izan zituen: Madrilekoa, Asturiasekoa, Extremadurakoa eta besteak ez zekien nongoak ziren, bakarrik harreman ona zuenetaz gogoratzen da. Klase hasieran otoitzen zuten, goiz guztietan meza zeukaten eta arratsaldeetan exposición del santisimo zeukaten. Batzuetan Rosarioa otoitzen zuten. 

Ikasgaiak ongi gogoratzen ditu, eta gogokoenak matematika eta kimika zituen, eta hizkuntza arloan frantsesa. Liburuak gogoratzean esaten duena da oso luzeak zirela, aspergarriak eta argazki gutxikoak; bere hitzetan: “Muy aburridos, mucha letra, mucha letra, poco dibujo, mucha letra…”. Klaseak gaztelaniaz egiten ziren, baina nahi bazenuen ahal zenuen frantsesa edo ingelera ikastea aukerato. Urte batzuetan biak egin behar zenituen, baina berak frantsesa aukeratu zuen monja frantses bat oso garrantzitsua zelako eta horregatik frantsesa elizarentzat oso garrantzitsua zelako. Jolas garaian saskibaloian aritzen zen edo bestela korrika egiten zuen lagunekin. Txikia zenean, belauniko jartzen zituzten paretaren kontra zigor bezala, baina ondoren zigorrak aldatu ziren eta jolas garaia eta horrelakoak kentzera pasatu ziren.

Bere ama oso pozik zegoen eskolarekin eta etxean ere gauza asko irakasten zizkien, eta gainera uste zuen eskolan ongi portatzera irakasten zietela, disziplinarekin. Oroitzapen gogokoena berarentzat zen eskolako bizikidetza klasekideen artean eta hauek irakasleekin zutena.

Lan hau asko gustatu zait, gauza asko ikasi ditudalako gaiari buruz eta hainbat zalantza argitu dizkidalako garai horren hezkuntzari buruz, Francoren boterearekin. Orokorrean, guztia gustatu zait eta lan hau bezalako beste batzuk egitea ongi egongo zen, horrela antzinako egoera ikasi ahal dugu gertuago edo pertsona ezagun baten bidez. Asko gustatu zait nire izeba-amonarekin hitz egitea gai honi buruz eta denboraldi hori nola bizi izan zuen jakitea.

CELIA OSTA ESARTE (Amaiur)

Neskato Otsagabiar baten bizitza duela 80 urte

Lan honetan, gure aiton-amonei elkarrizketa bat egin behar genion, haiek ezagututako hezkuntza sistemari buruz. Frankismo garaian (1936/37-1975) eta Bigarren Errepublika garaian (1931-1936/39) eskolizatu izan zirenak edo behintzat garai hauek bizi izan zutenak.

Nire kasuan, nire amonari egin diot elkarrizketa.

Nire amona Celia Osta Esarte deitzen da eta 1932ko abenduaren 31an jaio zen, Otsagabian. Berez 89 urte ditu baina 90 beteko ditu. Txikitatik Otsagabian bizi izan da. Zazpi anai-arreba ziren eta bera, bigarren handiena zen. Inaxo etxean eta Irigoyen auzoan bizi zen. Bere gurasoei buruz galdetu diot, “mi padre era arriero y mi madre era ama de casa pero también trabajaba en las casas de los ricos haciendo colchones, amamantando a los niños y haciendo coladas.” 

Eskola publikora mutilak eta neskak batera joaten ziren, eskola etxe bat zen eta gela batean adin askotako 60 neska-mutilak batzen ziren klaseak emateko. Etxe zaharra zen, gurutze batekin eta arbela batekin. Egunero joaten ziren eskolara igandeetan izan ezik. 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara ziren klaseko ordutegiak.

Klase osorako irakasle bat zegoen eta adin askotako haurrak zeudenez egin beharrekoa, taldeka azaltzen zuen, taldeak adinaren arabera zeuden antolatuak. Irakaslea Ilumberrikoa zen. Ez zituzten libururik ezta etxerako lanik ere.  

Klasearen hasieran Rosarioa abesten zuten eta irakasgaiak gaur egun ezagutzen ditugun moduan ez zeuden, baina matematikak, irakurketa eta idazmena lantzen zituzten. Gehien gustatzen zitaziona biderkatzeko taulak ziren.  

Eskolan dena gazteleraz ematen zen, euskara ez zen eskoletan hitz egiten garai haietan.

Jolas orduetan korrika egiten zuten eta soka saltora jolastea asko gustatzen zitzaion.

8 urterekin hasi zen eskolara joaten eta 12 urterekin utzi zuen, lana egitera joan behar zuelako, horrela dirua irabazteko eta janaria erosi ahal izateko. Herriko jendearen etxeetan lan egiten zuen erosketak egiten eta etxeetako haurrak zaintzen. Bere gurasoek nahiago zuten nire amona lanera joatea eskolan egotea baino, dirua behar zutelako. 

Eskolari buruzko oroitzapen hoberenak ziren beste neskekin josten zuenean, oso ongi pasatzen zuelako eta oroitzapen txarrenak gaizki portatzen zirenean erregelarekin eskuan jotzen zituztenean. 

Nire ustez, lan honen bidez nire amonaren bizitzari eta garai hartakoari buruz asko ikasi dut. 

Izan zituzten bizi-baldintzei eta hezkuntzari buruz ikasi dut gehien. Asko inpaktatu dit nire amona bakarrik lau urtez eskolara joatea izana eta 12 urterekin lan egitera joan izana, jatekorik ez zutelako. Gehien gustatu zaidana nire amonaren bizitzari buruz gehiago ikastea izan da. 

JOSE ANTONIO GOIENA LUSARRETA (Aner)

AITONA-AMONAK GERRA ZIBILEKO ESKOLETAN

Nire aitona Jose Antonio Goiena Lusarreta da eta 1933ko urriaren 9an jaio zen Uskartzen. Bere aitak mendian lan egiten zuen eta bere ama etxean umeak zaintzen eta etxeko lanak egiten geratzen zen. Herriko eskolan publikoan ikasi zuen, eskola segregatua zen, hau da, mutilak alde batetik eta neskak bestetik. Bost urterekin hasi zen eskolan eta zorte ona izan zuen hamalau urterarte egon zelako eskolan ikasten, eskola egunak sei ziren astelehenetik larunbatera eta igandea festa zen, eta klase egun bakoitzak 9etatik ordubaterarte eta bazkaldu ondoren beste hiru ordu ziren. Eskola handia eta berria zen. Bi klase zien nesken klasea eta mutilen klasea. Klaseetan pupitre batzuk zeuden baina gehiengoa mahi handiak ziren. Mahi bakoitzean zortzi pertsona esertzen ziren. Eskolan gurutze erlijiosoa zegoen paretan eta Frankoren aurpegiaren koadro bat zegoen klaseko atearen ondoan. Nire aitonaren klasean hogeitahamar ikasle inguru ziren eta adin desberdinekoak. Ikasle txikienak aurrean esertzen ziren eta atzean ikasle handienak. Nire aitonak hurrengoa esan zuen doña Pili irakaslearen inguruan : “ Doña Pili fue la mejor profesora del mundo y la que más me ha enseñado”. Lau irakasle izan zituen baina bakarrik doña Piliren izenarekin gogoratzen da, eta Eugikoa zen, gero ere Erronkariko, Izizeko eta Iruñeko irakasleak izan zituen. Klasera heldu baino lehen eskolako atean jartzen ziren neskak alde batetik eta mutilak bestetik, eta “Cara al sol” himno faxista abesten zuten egunero. Denetik ikasten zuten, enziklopedia erabiltzen zuten eta horrela irakasleak egun bakoitzean ikasgai bat ematen zuen. Liburuak txikiak zirenean erabiltzen zituzten baina gero handitzen joatean enziklopedia erabiltzen zuten denetarako. Eskolan soilik gaztelera irakasten eta hitz egiten zen, “mi padre sabia euskera pero era analfabeto en euskera entonces no me pudo enseñar euskera”. Jolas orduetan jolas askotara jolasten zuten eta gehien gustatzen zitzaiona izkutaketa zen. Eskolan zigorrak erabiltzen ziren, adibidez erregelarekin eskuan jotzea edo liburuak eskuetan jartzea eta denbora luzez pisu horrekin aguantatzea…”a mi me castigaron una vez por no ir a la iglesia” baina gutxietan zigortzen zuten nire aitona. Bere gurasok esaten zuten eskolara joatea garrantzitsua zela, bertan ikasten zenuelako. Eskolari buruz dituen oroitzapen onenak dira bera ikasten egotea, ikastea gustoko zuelako eta oroitzapenik txarrak ez ditu, eskolako guztia gustatzen zitzaiolako.

Lan hau egitea gustatu zait, nire aitonarekin hitz egin dudalako bere bizitza nola zen Gerra Zibila gertatu zenean eta interesgarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana izan da galderak nire aitonari botatzea eta nire aitonak dena oso ongi azaltzea, ikasi dudana izan da garai honetako aitona-amonak gudari batzuk izan direla eta meritua izan dutela aurrera ateratzen. Ez dut izan ezer ez zaidana gustatu, eta ere esan behar da Gerra Zibila ez dela hain atzean geratzen, eta baloratu behar ditugula aitona-amonak ahal dugun arte.

MARIA GUMERSINDA ESEVERRI AGUIRIANO (Amane)

Nire amonaren istoria frankismo garaian

Bere izena Maria Gumersinda Eseverri Aguiriano da. 1948ko urtarrilaren 13an jaio zen, Bilbon. Familiaren jatorriaren ondorioz, Otsagabira etorri zen, txikia zelarik eta bere bizitza osoa eman du Otsagabian. Bere gurasoak Fermin eta Fatima ziren baina ez dira bere guraso biologikoak, haien izenak ez dakizki. Bere aita Fermin elektrizista zen, ama aldiz modista. 

Lau urte zituelarik hasi zen eskolan, 14 urte bete arte. Eskola publikoan ikasi zuen, Otsagabiako eskolan eta neskentzako eskola zen, ez zuten mutilekin elkartzeko baimenik, mutilekin elkartzen baziren zigorrak izaten zituzten. Gaztelaniaz ematen zuten dena eta frankismoaren garaia zenez, ez zuten ez ingeleraz ezta euskaraz ikasten. Astelehenetik larunbatera joaten zen eskolara. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatetara  eta arratsaldean berriz hiruetatik bostak arte. Baina asteazken arratsaldeetan ez zuten eskolarik. Bere gelan 15 bat neska zeuden, adin ezberdinetakoak. Bi eta hiru urteko aldea izaten zuten normalean baina ez zen klaseko eginbeharrekoa aldatzen, denek materia bera ematen zuten urte gehiago ala gutxiago izan. Gaur egun hori ez da hezkuntza egoki bat baina nahiz eta garai haietan berdin zuen batek urte bat gutxiago izanda berdina jakitea. 

Eskolaz ez da asko oroitzen baina badaki bere gela nahiko handia zela, zabala. Oso eskola zaharra zen eta paretak eta lurra ere oso zaharrak zeuden. Bestetik argi du paretek mapak, gurutzeak eta halako gauzak zituztela. Haien mahaiak pupitreak ziren eta irakasleak bere mahai pertsonala zuen. Arbela edo pizarra bat ere bazuen gelak eta bertan egiten zituzten teoria, eragiketa matematikoak eta halako beste hainbat gauza. Gelara sartu behar ziren bakoitzean otoitz egin behar zuten eta maiatzean “La novena de la Gracia” abesten zuten goizero. Gumersindak dio berak hiru irakasle izan zituela hamar urte haietan. Txikia zenean emakume bat, zortzi urte inguru zituenean beste bat eta bere azken urteetan azkeneko irakaslea. Haietako batzuen izenak oroitzen ditu: Maria Angeles eta Doña Javiera ziren haietako bi. Oso emakume zorrotzak ziren eta zigor asko jartzen zituzten. Gaizki portatzen bazinen belauniko jarri behar zenuen paretaren kontra eta liburuak eskuetan zenituela igarotzen zenuen denbora edo erregela moduko makiltxo batekin atzamarretan ematen zizuten. Bestetik, Gumersindak esan zidan “cuarto oscuro” izeneko gela ilun eta zahar batera sartzen zintuztela, egurra gordetzen zen gela zen neguan eskola berotzeko zen egurrarena. “Era muy revoltosa yo” esaten du, askotan izan da zigortua, gehien bat irakasleei egiten zizkieten bromen ondorioz. 

Bere ikasgaiak eta oraingoen artean aldaketa gutxi antzematen da. Matematika, natura, zientziak eta horrelako ikasgaiak zituzten. Bertako liburuak entziklopediak ziren, liburu bakar batean aurkitzen zuten beharrezkoa zen informazio guztia. 

Jolas orduetan jolasetan ibiltzen ziren korrika, kromoetan, soka-saltoan, tabetara etab.

Bere gauzarik gogokoenak patioak edo jolasgaraiak ziren, okerrenak aldiz ikastea eta liburuen aurrean egotea. 

Guztiok dakigu oso garai zailak izan zirela gerraostekoak eta frankismokoak, horregatik oso interesgarria da honen inguran hitz egitea eta gertukoen benetako istoria jakitea. Gehien gustatu zaidana amonarekin hitz egitea, barre egitea eta berarekin istoria jakitea izan da. Lan honekin asko ikasi dut duguna baloratzen eta aurrez aurre pertsona “normala” ematen duen batek istoria oso gogorra eta hunkigarria  atzean duela jakitea. Plazer bat izan da bai amona Gumersindarekin hitz egitea, bai bere istorioa lehenengo pertsonan jakitea eta bai guzti hau baloratzea. Lan gogorra baina izugarri polita izan da.

JUAN JOSE PORTILLO LOPEZ (Mikel)

“Irakaslea sartzen zenean inor ez zen entzuten arnasa hartzen”

Nire aitona Juan Jose Portillo Lopez deitzen da. 1940ko azaroaren 21ean Txantrean jaio zen eta bere ikasketak han eman zituen. 

Berak lau urte zituela, bere aitak auzoko eroetxean lan egiten zuen nekazari moduan eta bi urte ondoren, ospitaleko amatasuneko zaintzailea izatera pasa zen. Bere ama, berriz, betidanik izan zen etxekoandrea.

Bost urte zituela, ikasketak hasi zituen eta auzoko eskola publikora joan zen, bere izena “Escuela Municipal de Magdalena” da eta gaur egun oraindik existitzen da. Hamabost urte izan zituen arte ikasketa publikoak egin zituen eta ondoren, merkataritza karrera bat egitera sartu zen. Eskolan neskak eta mutilak zeuden, baina klase desberdinetan banatzen zituzten.

Eskola publikoan, egunero klasea hasi baino lehen otoitz egiten zuten, baina ez zituzten abesti politikorik abesten ezta ikasten. Aldiz, karrera ikastean, egunero otoitzen zuten eta ondoren “Cara al sol” abesten zuten.

Astero, bost egun eta erdi pasatzen zituen eskolan, astelehenetik ostiralera, baina larunbat goizetan ere joaten ziren ikastera. Eskolako goizeko ordutegia 9etan hasten zen eta 14etan bukatzen zen, eta arratsaldeko ordutegiak 17etatik 18rarte irauten zuen, egunero sei ordu ikasten zuten. 

Bere eskola luzea eta estua zen. Bakarrik hiru ikasgela zeuden eta bakoitzean gutxi gora behera 40 ikasle zeuden. Klasean soilik adin bereko ikasleekin zegoen, handiagoak zirenak beste leku batera joaten zirelako. Klaseak oso gutxi apainduta zeuden eta bakarrik arbel handi bat eta gurutze bat zegoen. 

Jolasgaraian, futbolean jolasten zuten eta eguraldi txarra egiten bazuen eskupilotan jolasten zuten. Kiroletan bakarrik mutilak aritzen ziren, neskak, berriz, hitz egiten zuten.

Hizkuntzak izan ezik gaur egungo irakasgai berdinak zituzten, euskara debekatua zela eta bakarrik gaztelaniaz ikasten zuten. Bere irakasgaiarik gustokoena geografia zen, inguruko gauzak ikasten zituelako eta herriak non zeuden interesatzen zitzaiolako.

Irakasgai guztiak irakasle berdinak ematen zituen, Elias Sancho deitzen zena. Lizarra aldeko herri batekoa zen. Irakasleari beldurra zioten, oso zorrotza eta maltzurra zelako. Ikasleak gaizki portatzen baziren irakasleak biolentzia erabiltzen zuen, hala nola makil batekin jotzen edo arbeleko ezabagailua burura botatzen. Hari, ez zion inoiz zigortu, irakasleari beldur asko ziolako eta klasean zegoenean zintzo egoten zelako ez jotzeko.

Bere gurasoen ustez, eskolara joatea garrantsitzua zen, etorkizunean lan egoki bat lortzeko beharrezkoa zelako, eta betidanik gehiago ikastera bultzatu dute. Hori ez zela familia guztietan gertatzen komentatu du ere, gehienetan, herri ondoan bizi ziren edo nekazariak ziren familietan ikasketak uztera bultzaten zituzten haurrak eta etxean lan egitera behartzen zituzten. 

Ikastolako oroitzapenik onenak korridoreetan eta jolastokian ditu, lagunekin zuen laguntasunagatik eta elkarren artean moldatzeko moduagatik. Ikasleen artean oso harreman onak zituzten, beti lanetan eta momentu larrietan (norbaitek min hartzean edo jotzen zietenean) laguntzen ziren eta defendatzen ziren. 

Bere oroitzapenik txarrenak irakaslea gelara sartzen zenean dira, beti oihukatzen eta haserre ailegatzen zelako, eta beldurtuta egoten zen mina hartu nahi ez zuelako. Esan zuen bezala: “Irakaslea sartzen zenean inor ez zen entzuten arnasa hartzen”.

Lan honen bitartez, Frankoren garaiko hezkuntzari buruzko informazioa jaso dut. Nire aitonaren bizitzaz eta, batez ere, haurtzaroaz gehiago ikasten lagundu dit eta orduan bizitza nolakoa zen ulertzen lagundu dit.